Nutrition by Athletic Clubek bere zerbitzua indartu du

Nutrition by Athletic Clubek bere zerbitzua indartu du

Doako "Ezagutza Kontsulta" abiapuntua izango da maiatzean app berria merkaturatu aurretik

Nutrition by Athletic Clubek AZTI nazioarteko erreferentziazko itsas eta elikagaien ikerketa zentroarekin batera garatutako proiektua bultzatzeko fase berri bati ekingo dio. Helburua da ebidentzia zientifikoan eta kirol-errendimenduan oinarritutako nutrizio-metodoa ohiturak eta osasuna hobetu nahi dituen edonori hurbiltzea. 

 

Aurrez aurreko kontsulta San Mamesen

2026ko maiatzerako aurreikusitako app berri bat merkaturatu aurretik, Klubak otsailetik maiatzera bitartean aurrez aurreko kontsultak indartuko ditu, lehen harreman-puntu gisa.

Ekimena "Ezagutza-kontsultaren" inguruan egituratzen da, erabiltzaileek zerbitzua, lantalde profesionala eta lan-metodoa ezagutzeko doako lehen saio batekin. 
 

ERRESERBATU DOAKO LEHEN KONSULTA