
Club Athletic: Athletic Club - Real Betis neurketarako sarrerak
Club Athletic: Athletic Club - Real Betis neurketarako sarrerak
Club Athleticeko kideek LaLigako 29. jardunaldiari dagokion partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra astelehenean, martxoaren 2an, 10:30ean hasiko da
Martxoaren 22an, igandean, 18:30ean San Mamesen jokatuko den Athletic Club-Real Betis neurketarako, LaLigako 29. jardunaldiari dagokion partidarako, sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa astelehenean, martxoaren 2an, 10:30ean, amaituko da.
SARRERAK CLUB ATHLETIC PREMIUM
Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.
Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Betis


