San Mamesen jokatuko den Liga F-ko Athletic Club-Atletico de Madrid partidarako sarrerak

San Mamesen jokatuko den Liga F-ko Athletic Club-Atletico de Madrid partidarako sarrerak

Bazkideek, Gazte Abonoak eta Club Athleticeko kideek martxoaren 29ko asteburuan Katedralean Athletic Clubek eta Atletico Madridek jokatuko duten partidarako sarrera doan eskura dezakete. Publiko orokorrak ere dagoeneko eros dezake sarrera.

Athletic Cluben emakumezkoen lehen taldeak Atletico Madrid hartuko du San Mamesen martxoaren 29ko asteburuan, Liga F-ko 24. jardunaldiari dagokion partidan. Lehoien hirugarren neurketa izango da denboraldi honetan Katedralean, aurretik FC Barcelona eta Real Madrid taldeen aurka lehiatu ostean. Bazkideek, Gazte Abonoak eta Club Athleticeko kideek hitzordu horretarako sarrera doan eskura dezakete, eta salmenta orokorra ere aktibatuta dago dagoeneko.

 

SARRERAK ATHLETIC CLUB - ATLÉTICO DE MADRID (LIGA F)

 

San Mamesen Liga F-ko ATHLETIC CLUB - ATLETICO DE MADRID PARTIDAKO SARRERA EROSI:
 

  • BAZKIDEAK

Athletic Clubeko bazkideek ostiral honetatik aurrera San Mamesen jokatuko de norgehiagoka ikusteko sarrera 0 €-ko prezioan eros dezakete. Zelaira sartzeko EZ da bazkide-karneta erabiliko; beraz, bazkide bakoitzak bere sarrera atera beharko du. Eserleku hori zenbakitua izango da, baina ez da nahitaez ohiko eserlekua izango.

Gainera, bazkideek bi sarrera gehiago eros ditzakete, 10 eurotan (+1.50 € kudeaketa gasturako) helduentzat eta 5 eurotan (+1,50 €g.g.) 14 urtetik beherakoentzat.
 

BAZKIDEENTZAKO sarrerak erosi

 

  • CLUB ATHLETIC


Club Athletic kideek ere sarrera zero euroan erreserbatu dezakete.


CLUB ATHLETIC sarrerak erosi


CLUB ATHLETIC PREMIUM sarrerak erosi

 

  • GAZTE ABONOA

Gazte Abonoak Ipar Beheko Harmailan doan erreserba dezake bere eserlakua.


GAZTE ABONOA sarrerak erosi

 

  • PUBLIKO OROKORRA

Publiko orokorrarentzako sarreren salmenta ere aktibatuta dago. Helduentzako sarrerek 10 euroko kostua izango dute (+1,50 €g.g.) eta 14 urtetik beherakoenek 5 eurokoa (+1,50 €g.g.).

 

PUBLIKO OROKORREKO SARRERAK

 

Edukieraren banaketa

San Mamesek pixkanaka zabalduko ditu harmailak, sarreren eskariaren arabera.