
Valverde: "Gure lehentasun nagusia Rayoren aurkako partida da"
Valverde: "Gure lehentasun nagusia Rayoren aurkako partida da"
Entrenatzaile zuri-gorriak Vallecasen irabaztearen garrantzia azpimarratu du: "Azken 12 puntuetatik 10 batu ondoren, beste hiru batzea gure une ona berrestea litzateke"
Athleticek irteera gogorra izango du larunbat honetan (14:00etan) Vallecasen, Rayo Vallecanoren aurka, LaLigako 26. jardunaldian.
Ernesto Valverde entrenatzaile zuri-gorriak neurketaren analisia egin du gaur Lezaman, eta norgehiagokaren garrantzia azpimarratu du taldearen dinamika onari eusteko.
"Azkenean, aste luzea izan dugu partida prestatzeko", adierazi du Valverdek. Izan ere, iragan ostiraletik, jokalariek atseden hartzeko eta biharko Rayo Vallecanoren aurkako norgehiagoka hobeto prestatzeko denbora izan dutela azpimarratu du. "Gure lehentasun nagusia larunbateko partida da", argitu du entrenatzaileak. "Azken 12 puntuetatik 10 lortu ondoren, Vallecasen irabaztea egiten ari garena berresteko eta behetik gehiago urruntzeko modu ona da. Badakigu aurretik dauden taldeak ez daudela urrun, baina hurrengo partida irabaztea baino ez dugu buruan ".
Gasteiztarrak adierazi duenez, Vallecas "zaleek sortzen duten giroagatik eta gureak ere beti ondo hartzen dituztelako, gogoko dugun zlaia da. Gainera, Rayo bere jendearekin asko konektatzen duen eta espiritu handiarekin jokatzen duen taldea da. Zentzu horretan, gure antzekoa da".
Aurkariaren uneari buruz, Valverdek azpimarratu du Europako txapelketan jokatzeagatik Ligan aparteko higadura dutela, "baina emaitza onak izaten ari dira Conferencen, eta zenbat eta aurrerago egin lehiaketa horretan, gainerako hitzorduetarako ere indarra ematen dizu".
Erlazionatutako partidak
Rayo Vallecano - Athletic Club


