"Borroka handiko partida izan da"
Ernesto Valverdek aitortu du partidako emaitza justua izan dela lehoientzat
"Galtzen zoazenean eta partida berdintzen duzunean zapore onarekin geratzen zara, borroka handiko partida izan da. Emaitza justua izan da", onartu du Ernesto Valverde entrenatzaile zuri-gorriak, bigarren zati oso landu baten ostean Vallecasen berdinketa lortu ostean. Norgehiagokari dagokionez, entrenatzaileak honakoa gaineratu du: "Hasieratik garaipenean pentsatzen duzu, baina gure lehen zatia txarra izan da. Beraiek hobeto moldatu dira zelaira eta guri kostatzen ari zitzaigun, batez ere bigarren jokaldiko ekintzetan".
Ligan otsailean Athleticek ez du porrotik jaso, eta momentu berrietara egokitzen jakin behar dela azaldu du Valverdek: "Egoera zail batean zaudenean, ez duzu pentsatzen futbol on bat emanez irabaziko duzunik. Emaitzak edonola lortu behar dira. Erabateko lehentasuna dugu: puntuak ateratzen joatea, partida politetan eta itsusietan. Hori ere futbola da, edonon borrokatzeko prest egon behar da".
Unai Simon, partidako MVP-ari buruz, Valverdek goraipatu egin du: "LaLigako atezain onenetakoa da, guretzat onena. Bere presentziak bakarrik ematen digu ziurtasun handia. Poz-pozik gaude berarekin".
Azkenik, bilbotarren hurrengo aurkaria izango den Realaz galdetuta, baikor agertu da entrenatzailea: "Lau egunetan finalerdi bat daukagu, eta jokatu egin behar dugu, saria oso mamitsua baita: beste final batera joatea. Desabantaila dugu, baina emaitza ez da luzea; irabaztera joan behar dugu".
Erlazionatutako partidak
Rayo Vallecano - Athletic Club



