Club Athletic: Villarreal eta Osasuna taldeen aurkako partidetarako sarrerak eskuratu

Club Athletic: Villarreal eta Osasuna taldeen aurkako partidetarako sarrerak eskuratu

Martxoko galderaren bi irabazleek San Mamesen jokatuko diren bi partida hauetarako sarrera bikoitza lortuko dute

Hilero bezala, Club Athleticek bere kideei lehiaketa batean parte hartzea proposatzen die, non Athleticen historia edo gaurkotasunarekin zerikusia duen galdera bat egiten zaien. Oraingo honetan, bi irabazleentzako saria Villarreal eta Osasunaren aurkako neurketarako sarrera bikoitza izango da.

Martxoko galdera honako hau da: NOR DA KOPAKO PARTIDA BAKARREAN GOL GEHIEN SARTU DITUEN FUTBOLARIA?

Club Athletic edo Club Athletic Premium kidea bazara eta erantzuna baldin badakizu, sartu zure kredentzialekin "Nire kontua" eremuan eta parte hartu!

Otsaileko lehiaketan “NON DAGO PITXITXI AGERTZEN DEN "IDILIO EN LOS CAMPOS DE SPORT" AURELIO ARTETAREN KOADRO OSPETSUA?” galdetu genuen. Erantzun zuzena Ibaiganeko Jauregia zen. 1.698 kidek parte hartu zuten eta 1.240k erantzuna asmatu zuten. Zozketaren ondoren, bi irabazle ditugu:

-    39.472. kidea: sarrera bikoitza FC Barcelonaren aurka. 
-    51.650. kidea: sarrera bikoitza Real Betisen aurka. 

Club Athleticekoa oraindik ez bazara, egin zaitez kide orain!