"Asko dugu egiteko LaLigan"

"Asko dugu egiteko LaLigan"

Ernesto Valverdek kopako etsipenari buelta emateko eta Ligan bultzada animikoa hartzeko aukera gisa ekingo dio bihar Bartzelonaren aurka jokatuko duen neurketari

"Bihar irabaztea sekulako bultzada izango litzateke. Partida gogorrak jokatu ditugu San Mamesen aurkari garrantzitsuen aurka eta asko suposatu dute animoari dagokionez. Aukera ona da guretzat. Berregiteko eta gogobetetzeko aukera, zailtasuna zein den jakinda. Asko dugu egiteko LaLigan". Ernesto Valverde konfiantzaz dago bere lehoiek bihar Bartzelonaren aurka jokatuko duten neurketari begira. Oso norgehiagoka zaila, txapelketako txapeldunaren eta liderraren aurka: "Oso zehatzak izan behar dugu. Aukerak ematen dituzte, baina ez da erraza goletan bihurtzea. Badakigu nolakoak diren. LaLigan bost partida daramatzagu jarraian puntuak batzen. Hamabost puntutatik hamaika erdietsi ditugu une oso gogor batean eta oraindik gauzak egiteko ditugu".

Kopako etsipenaren ondoren, bihar San Mamesera helduko da zaleek gehien espero duten partidetako bat. Lehoiek ez dute etxeko txapelketan galtzen urtarrilaren 24tik Sevillan eta hiru puntu garrantzitsuengatik borrokatuko dira: "Egia da ilusioa genuela Kopan jarraitzeko. Finalerdietaraino iritsi gara, aurkariaren merituak onartu eta aurrera jarraitu behar dugu. Zaleak beti bezala egongo direla espero dut, gau historiko bat bizitzeko prest. Asko eman behar diegu taldearekin egoteko. Partida asko ditugu aurretik guztiari begira egoteko".