Malcom Adu Aresek (20 urte) maila ikusgarria eman du Lezaman egin duen lehen denboraldian, Hirugarren Mailako Santutxu FC taldetik iritsi ondoren. Joan den denboraldiko lehen itzulian CD Basconian nabarmendu ondoren, bigarren talderako deitu zuten Primera RFEF mailan jarraitzeko erronka zorrotzean, eta jokatutako 18 partidetan egindako sei golek apustuaren arrakasta erakutsi zuten. Bere abiadurak, erregaterako duen ahalmen handiak eta jaurtiketa indartsuak erasorako aukera bikaina bihurtzen dute.