Matilde 'Mati' Martínez
One Club Woman 2023

Matilde 'Mati' Martínez

Escudo

CD Alba Fundación

Matilde Martinez Sanchez (Honrubia, 1988) da 2023ko One Club Woman berria. Maiatzaren 4an jasoko du saria San Mamesen, Athletic Clubek eta Betisek jokatuko duten partidaren atsedenaldian. Matiren kirol ibilbidea bi hamarkadaz luzatu da, 14 urtetik 34 urtera, eta Fundacion Albaceterekin duen fideltasuna eta konpromisoa egiaztatu du. Balio horiek direla eta, Athletic Clubek 2015etik ematen duen One Club Award saria merezi du. Epaimahaiak, gainera, Mati bezalako jokalari baten ibilbideak emakumezkoen futbolaren munduarentzat duen bultzada nabarmendu nahi du, futbolarekiko duen grina lanbide batekin uztartzeko gai izan baitzen. Erizain lanbidea, garrantzi sozial handikoa, azken pandemian egiaztatu ahal izan zen. Fundaren betiereko kapitaina lanean erne eta tinko egon zen, EPI jantzia eta futboleko botak txandakatuz.