
Maria Gstöttner

SV Neulengbach
Maria “Mary” Gstöttner (St. Pölten-Land, Austria, 1984) dugu 2024ko One Club Woman berria. Gstöttner 1998an hasi zen USV Neulengbach-eko beheko taldeetan, artean 14 urte zituela. Denboraldi horretan egin zuen debuta lehenengo taldearekin, eta 24 urtez egon zen talde berean, 38 urterekin erretiroa hartu zuen arte, 2022ko azaroaren 5ean. Urte horietan, ÖFB Frauen-Bundesligako jokalaririk garrantzitsuenetarikoa izan zen, bai eta emakumezkoen futboleko aitzindari eta bultzatzaile handienetakoa ere, bere hirian zein herrialdean. Txapelketako goleatzailerik handiena da Gstöttner, USV Neulengbachekin Austriako lehen mailako 465 partidatan 393 gol sartu ondoren. XXI. mendeko lehen hamarkadan, Gstöttnerek bere hiriko taldea urrezko arora gidatu zuen 12 liga jarraian irabaziz (lehenengoa, 2003an), eta 10 Kopa ere eskuratuz.
Halaber, Maria Gstöttnerek 35 alditan jantzi zuen Austriako elastiko nazionala, eta 2018an Bruno sari entzutetsua jaso zuen, urteko jokalaririk onenari ematen zaiona