
Joelle Murray
Hibernians
Joelle Louise Murray (Chirnside, Eskozia, 1986) da One Club Woman 2025 saria. Aitortza honen bidez, Athletic Clubek Edinburgoko Hibernian FC taldean egin zuen ibilbide bikaina eta arrakastatsua saritzen du. Bertan 507 partida jokatu zituen 2004 eta 2024 urteen artean, non bitan lortu zuen SWPL txapelketa, zazpi aldiz Kopa eta beste bost aldiz Ligako Kopa, Eskoziako selekzioan 48 partida jokatzeaz gain. Saria San Mamesen jasoko du Jamie Carragher, One Club Man 2025 sariarekin batera, irailaren 23an Gironaren aurka jokatuko den partidan.
'Hibs'eko mitoa
Chirnside izeneko herri txikian jaio eta hazitakoa -Berwickshire konderrian kokatua, Eskoziako hego-ekialdean eta mugatik gertu-, bere sorterriko mutil talde batean futbolean jokatzen hasi zen. 12 urterekin, Hibernian FCko beheko mailetan sartu zen eta kategoria ezberdinetatik igaro zen 2004an lehen taldearekin debuta egin zuen arte. Ibilbide oparo baten hasiera izan zen, oso-osorik Hibsen garatua, Edinburgoko taldearen elastikoarekin 507 neurketa lehiatuz.
Funtsezkoa izan zen bere klubaren baita emakumezkoen futbolaren profesionalizazioa lortzeko, eta sekulako palmaresa lortu zuen. Bi aldiz irabazi zuen SWPL liga txapelketa, zazpi aldiz Kopa eta beste bost aldiz Ligako Kopa. 37 urterekin erretiratu zen, eta gaur egun Hibernian FC taldeari lotuta jarraitzen du, emakumezkoen lehen taldeko Assistant Manager gisa eta Junior Development Manager lanak betez Hibs-en beheko mailetan.
Bere ibilbide bikainak Eskoziako futbolaren ikurretako bat bihurtu zuen, eta, ondorioz, 48 aldiz jokatu zuen bere herrialdeko selekzioarekin, 2017ko Eurokopan eta 2019ko Munduko Kopan parte hartuz, Eskoziako emakumezkoen konbinatuak txapelketa handien azken faseetan izan zituen lehen bi parte-hartzeetan hain zuzen ere.