9 pertsona edo gehiagoko taldea baldin bazarete, jarri gurekin harremanetan e-posta bidez
[email protected] taldeko erosketa
San Mameseko txarteltegiak, oro har, ondorengo ordutegietan irekitzen dira:
Partida bezperan: 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara
Partida egunetan: 10:30etatik 13:00era eta partida baino bi ordu lehenagotik
Informazio hau partida baino astebete lehenago argitaratzen da webguneko albiste nabarmenduetan.
Mugikortasun urriko pertsonen sarrerak harmailaren azken lerroan daude eta inongo eragozpenik gabeko sarbidea dute kaletik. Sarrera hauek San Mameseko txarteldegietan soilik eskuratu daitezke.
Mugikortasun urria adierazten duen ziurtagiria eta sarrera hau nahi duen pertsonaren NAN originala erakutsi beharko da sarrera eskuratu ahal izateko.
Klubak beste (doako) sarrera bat eskainiko dio laguntzen dion pertsonari, ziurtagiriak mugikortasun urria duenak hirugarren pertsona baten laguntza behar duela badio. Erosketa egiteko unean izen-abizenak adierazi beharko dira.
Jakinarazi nahi dugu, indarrean dagoen legeria mantenduz (203/2010), sarrera-salmenta kanpoko Klub/KE-ren bitartez egingo da bertako zaleengandik ongi bereizita dagoen gune batean. Athletic Clubek sarbidea ukatu diezaioke sarrerak beste modu batean lortu dituen eta bereizitako gune honetan kokatuta dauden kanpoko edozein zaleri.
San Mamesetik gertuen dagoen aparkalekua Eitbren egoitzaren aurreandago.
San Mamesetik 7 minututara Euskalduna Jauregiko aparkalekua dago.
Bilboko hainbat kaleetan aparkaleku ordenamendua dago
SAN MAMES / SABINO ARANA geltokiak
SAN MAMES geltokia
28/38/62 lineak
Bizkaiko garraio publikoaren autobus zerbitzua
Renfe aldiriak