EDF Logroño - Athletic Club
Finalerdia
Kopa

EDF Logroño - Athletic Club

EDF Logroño
EDF Logroño
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaLas Gaunas , Logroño

Nesken ametsa bidegabe hil da penaltietan

Joko hobea eskaini izanagatik ere, lehoiak finaletik kanpo gelditu dira EDF Logroñoren aurka galduta Las Gaunasen

undefined

Hasierako txistuaren ostean, etxeko taldeak estutu zituen zurigorriak. Bi minutu baino ez ziren igaro, eta epaileak gol bat baliogabetu zion Logroñesi jokoz kanpokoagatik. Jokaldi horren ostean, etenunea egon zen Andrea de la Navak jaso zuen kolpearen ondorioz. Barakaldokoak debuta egin zuen bere talde ohiaren aurka.

Kosta egin zitzaion Athletici eroso egotea eta EDF Logroñoren joko zuzena ulertzea. Minutuek aurrera egin ahala, Erika eta Lucia berriro agertu ziren eta Las Gaunasen arriskua sortzen hasi ziren. Norgehiagoka joan-etorrikoa zen. Villacamparen taldearentzat bi aukera onenak Erikak izan zituen, Tajonarren eskuetan bukatutakoak. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Lucia Garciak ezin izan zuen Oihanek jarritako erdiraketa aprobetxatu.

Lehoiak indarrez hasi zuten bigarren zatia eta Luciak, aldageletatik irten bezain laster, Tajonar behartu zuen area kanpotik jaurtita. Partidak ez zuen erritmoa galdu. Zurigorriek, jokoaren kontrolarekin, Eunateren aukera izugarria izan zuten 77. minutuan. Hamar minutu baino gutxiago falta zirelarik, Erikak ezkerrez langa jo zuen. Gol bat falta izan zitzaion Athletici arauzko 90 minututan.

Valdezatek eta Morazak bi abagune on izan zituzten luzapeneko lehen zatian. Bigarrenean eta nekearen nekez, zuten guztia eskainiz, lehoiak hobeak izan ziren. Atheticek ez zuen saririk jaso. Penaltien ordua iritsi zen, finalerako txartela talde batentzat emanez: EDF Logroño.