Athletic Club - FC Barcelona
Jardunaldia 17
Liga F

Athletic Club - FC Barcelona

Athletic Club
Athletic Club
04
FC Barcelona
FC Barcelona
  • Patri 22'
  • Bou 33'
  • Oshoala 61'
  • Alexia 80'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Lehoiek porrota jaso dute Lezamako azken neurketan

Iturregiren neskek, 0-4 galdutako neurketan, bi gol jaso zituzten lehen zatian eta Bartzelonak partida kontrolpean izan zuen bigarren zatian

undefined

Athletic Clubek 0-4 galdu zuen Primera Iberdrolaren hamazazpigarren jardunaldiari zegokion  partidan. FC Bartzelonak denboraldian zehar bezain sendo jokatu zuen eta Iturregiren taldea gainditu zuen, lehoiek minutuak igaro ahala behera egindako neurketan. Zaleak Lezamako harmailetan izan ziren berriro, eta lehoiak babestu zituzten aurten etxean jokatutako azken proban.

Zuri-gorrien hasiera ona izan zen. Mariana Cerrok izan zuen lehenengo aukera, baina bere jaurtiketa desbideratu kanpora joan zen. Amaia Peña lanean hasi zen ondoren eta Jenni Hermoso goleatzaile nagusiaren lehen abisuari erantzun txalogarria eman zion. 13. minutuan FC Bartzelonaren lehen gola iritsi zen, Patri Guijarrok baloi geldikako jokaldi batean buruz sartuta. Oshoalak errenta handitzeko aukera izan zuen, baina bigarren gola 33. minutuan iritsi zen, Berta Bouk area txikian egondako aldaratzearekin asmatu zuenean. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Patrik baloia langaren kontra bidali zuen. Atsedenaldian, markagailuak 0-2ko emaitza erakutsi zuen Lluis Cortesen taldearen alde.

Bigarren zatian, Kataluniako taldeak gehiago bilatu zuen ate zuri-gorria. Naia Landaluzek debuta egin zuen lehen taldearekin Lucia Garciaren ordez 55. minutuan zelairatu ondoren. Orozkokoak lekua hartu zuen zuri-gorrien erasoaren eskuin hegalean. 61. minutuan Bartzelonak aldea handitu zuen Oshoalaren golari esker, aurretik Marionak beste baloi bat langara bidali eta gero.

Partidaren azken txanpan, lehoiek golaren bila jarraitu zuten, baina nekea hanketan nabaritu zen. Putellasek 0-4koa sartu zuen 74. minutuan Bartzelonak partida kontrolpean zuenean. Landaluze bere debutean estreinatzeko gertu egon zen, baina Gemma Fontek ondo zazpuztu zuen Aranaren pasea. Datorren igandean Deportivo Abancaren aurka jokatuko dute lehoiek denboraldi gogor bati amaiera emateko.