UD Tenerife - Athletic Club
Jardunaldia 24
Liga F

UD Tenerife - Athletic Club

UD Tenerife
UD Tenerife
32
Athletic Club
Athletic Club
  • 11'20' Pisco (p.)
  • 64' Ange Koko
  • Valdezate 55'
  • V. Gimbert 80'

KokapenaLa Palmera , Granadilla de Abona

La Palmeran puntuak lortzetik gertu

Lehoiek bi gol jaso zituzten 20 minututan, penaltiz, eta amaieran 3-2 galdu zuten UDG Teneriferen aurka

undefined

Athletic hutsik joan da Tenerifetik. Iraia Iturregiren neskek 3-2 galdu zuten partida oso lehiatu baten ostean. Lehen 20 minutuetara iritsi aurretik zuri-gorriek jasotako bi penaltiek baldintzatu zuten norgehiagoka.

Partida oso modu txarrean hasi zen zurigorrientzat. Lehen hamar minutuak bete aurretik, epaileak penaltia adierazi zuen, Vanesa Gimberten aurpegian jo zuen baloia eta ez eskuetan. Piscok penaltia sartu zuen eta hamar minutu geroago jokalari berak 2-0ekoa jartzeko aukera izan zuen, oraingoan, Ogizak Maria Joseri egindako penalti argi baten ondorioz.

20 minutu eskas igarota, Iturregiren taldeak 2-0eko emaitza zuen kontran. Zelaiak eta meteorologiak, haize handiarekin, aireko baloi bakoitzak pozoia eramatea eragiten zuten. 30. minutuan, Naroa Uriartek buruz errematatu zuen baloia, gutxigatik kanpora bidaliz. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Athletic Clubek UDG Teneriferen aurka sufritu zuen, nagusi izaten ari zen taldea.

Aldageletatik igaro ondoren, lehoiak entxufatuta atera ziren, La Palmeran jokatzen den partida motaren jakitun. Oihane Valdezatek aldea murriztea lortu zuen 55. minutuan. Trapagarakoa indartsu sartu zen lehen zutoinean eta gola sartu zuen Marta Pereak jaurtitako kornerraren ostean. Zuri-gorrien itxaropenak ez zuen askorik iraun, izan ere, Kokok, partidako jokalari onenetako batek, area kanpotik sekulako gola sartu zuen 64. minutuan.

Iturregiren neskek emozioa jarri zioten norgehiagokari, izan ere, Vanesa Gimbertek aldaratze bat harrapatu eta 3-2koa sinatu zuen amaierarako hamar minuturen faltan. Lehoiak nekatu arte saiatu ziren eta UDG Tenerifek beste golen bat sartu ahal izan zuen. Beraz, La Palmeraren madarikazioa jarraitzen du, orain arte bertan punturik ez lortuta.