Athletic Club - Real Madrid
Jardunaldia 31
Liga F

Athletic Club - Real Madrid

Athletic Club
Athletic Club
13
Real Madrid
Real Madrid
  • 53' Lucía García
  • Asllani 10'
  • M. Cardona 24'
  • Kaci 49'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Porrota Real Madrilen aurka

Lehoiek bigarren zatian partida estutu izan arren, talde madrildarrak hiru puntuak eskuratu ditu Lezaman 1-3 irabazita

undefined

Athleticek 1-3 galdu du Real Madrilen aurka Lezaman. David Aznarren neskek atsedenaldira 0-2ko emaitzarekin joatea lortu dute, eta ondorioz azken txanpan lehoiek partida ezin izan dute irauli.

Neurketa Real Madril indartsu batekin hasi zen. Iturregiren neskek arriskua sortzen saiatu ziren, baina 11. minutuan Assllanik markagailua ireki zuen. Erreakziorik erakutsi gabe, lehoiek berriro jaso zuten gola Cardonak area kanpotik jaurtitako golari esker, 24. minutuan. Lehen zatian deseroso eta Real Madril sendo bat aurrean edukita, zuri-gorriak aldageletara 0-2 atzetik joan ziren.

Bigarren zatian, Ogizak abagune bat izan duen arren, Real Madrilek Aurelie Kacik hurrunetik sareratutako gol batekin erantzun zuen 49.ean. Handik gutxira, 53.ean, Lucia Garciak Unzue eskuin hegaletik bidalitako baloia aprobetxatuz Misa gainditu zuen. Yulema Corresek beste jaurtiketa bat egin zuen segituan.

Monentek 80. minutuan eduki zuen bere aukera, baina atezainak kornerrera bidali zuen baloia. Athletic erlojuaren kontra zihoan eta estutzen ari zen arren, ez zuen denborarik izan talde madrildarrari  gola sartzeko. Aste gogor baten ostean, ekainerako prestatu behar dute lehoiek, Primera Iberdrolako azken hilabeterako.