Real Madrid - Athletic Club
Jardunaldia 23
Liga F

Real Madrid - Athletic Club

Real Madrid
Real Madrid
20
Athletic Club
Athletic Club
  • 70' Athenea
  • 86' Nahikari

KokapenaAlfredo Di Stéfano , Madrid

Bi golengatiko porrota Madrilen

Lehen zati parekatuaren ondoren, Iturregiren neskek Real Madriden aurka galdu dute Afredo Di Stefanon

undefined

Primera Iberdrolako 23. jardunaldiko partida 2-0 bukatu zen Alfredo Di Stefanon. Real Madric bigarren zatian nagusitu zen Athenea eta Nahikariren golei esker. Norgehiagoka oso parekatua izan zen lehen zatian eta lehoiek markagailuan aurrea hartu ahal izan zuten (Yulemak langara bidali zuen baloia bigarren zatia hasi bezain laster), baina Torilen taldeak zuri-gorrien akats bat aprobetxatu zuen desoreka hausteko.

Azkona eta Assllani euren taldeak aurreratzeko zorian egon ziren lehen bost minutuak bete baino lehen. Morazak suediarraren jaurtiketa zapuztu eta aurkariaren arriskua saihestu zuen. Real Madrid ondo egon zen eta partida hasi eta ordu erdira eta Estherrengan beste abagune bat izan zuen, baina Quiñonesek area barruan gelditu zuen jaurtiketa. Lehoiek ondo defendatu zuten lehen 45 minutuetan eta markagailua ez zen mugitu.

Real Madridek 70. minutuan aurreratu zen

Yulema Corresek baloia langara bidali zuen bigarren zatia hasi eta berehala. Real Madrid laster suspertu zen eta Atheneak jokaldi arriskutsuak landu zituen. Lucia Garciak jaurtiketa gogorra egin zuen 60. minutuan, partidak erritmo biziarekin jarraitzen zuen eta Iturregiren taldeak eroso zegoen berdegunean. Handik gutxira, Misa arazoak izango zituen Oihaneren saiakera gelditzeko. Zuri-gorriek egindako akats batek Real Madriden gola ekarri zuen partidako 70. minutuan Atheneak baliatu zuen errebotearekin.

Nahikarik 86. minutuan erabaki zuen partida, madrildarren jokaldia Quiñonesen aurka bakar-bakarrik bukatu ondoren. Real Madridek galdu gabe jarraituko du 2022an. Athleticek hiru puntuak Valdebebasen utzi zituen, baina datorren larunbatean aukera berri bat izango du Madrid CFFren aurka Lezaman.