Levante UD VS Athletic Club 2022-9-25 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
03. Jardunaldia

Levante UD2 : 0Athletic Club

Redondo38'
M. Ramírez54'
Laburpen bideoa
Estadioa
Ciudad Deportiva Levante UD
Herria
Buñol
Data
25/09/2022
Ordua
19:00
Data eta ordua
2022-9-25 - 19:00

Porrota Levante UD taldearen aurka denboraldiko lehen irteeran

Athletic Clubek 2-0 galdu du Levante UD-ren aurka, exijentzia fisiko handiko norgehiagokan

2022ko ira. 25a

Euri-jasa bizi eta etengabean burutu zen Liga F-ko 3. jardunaldiko partida. Levante UD taldeak hiru puntuak eskuratu zituen jokoa kontrolatu eta talde zuri-gorria baino gehiago izan zen norgehiagokan. Iraia Iturregiren taldeak denboraldiko lehen porrota jaso du eta datorren igandean Real Madrilen aurka jokatuko du Lezaman.

Neurketa etxekoen abaguneekin hasi zen. Mayra Ramirez eta Alba Redondo izan ziren Athletic Clubarentzako ekaitza eta Quiñones ingurura egindako hurbilketak arriskutsuak izan ziren beti. Levante UD taldeko bi aurrelariek egindako jaurtiketak sarearen kanpoaldean jo zuten. Sara Ortegak, berriz, kanpotik probatu zuen, baina jaurtiketa langatik gora joan zen. Azkonak ere izan zuen markagailuan aurretik jartzeko aukera, baina Levanteren defentsak gola eragotzi zion nafarrari. 38. minutuan baliatu zuen Redondok ezker hegaletik egindako bidalketa 1-0ekoa egiteko. Orain arte jokatutako jardunaldi bakoitzean gola sartu du internazional espainiarrak.

Bigarren zatian,marrazki taktiko berri batekin, ez zen asko aldatu partidaren norabidea. Gainera, 55. minutuan Sanchez Veraren taldeak 2-0ekoa lortu zuen Mayra Ramirez kolonbiar internazionalaren golari esker. Athletic saiatzen ari zen Valentziako defentsaren bizkarrera egindako bidalketa luzeen bidez. Mariana Cerrok aldeak murrizteko aukera izan zuen, baina Tarazonak kornerrera urrundu zuen bere jaurtiketa. 

Partida amaierara heltzen joan zen, baina euriak ez zuen etenik. Partida gogorra eta exijentzia fisiko handikoa izan zen Buñolgo Kirol Hirian jokatutakoa. Datorren igandean, Lezamak asteburu honetan lehiatu ez den Real Madril hartzeko gotorlekua izan behar du. Hau hasi besterik ez da egin.