Athletic Club - FC Barcelona
Jardunaldia 5
Liga F

Athletic Club - FC Barcelona

Athletic Club
Athletic Club
03
FC Barcelona
FC Barcelona
  • Pina 50'
  • Geyse 58'
  • Mariona 84'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Lehoiek ezin izan zuten liderra ezustean harrapatu

FC Barcelonaren bigarren zati handi baten ostean, Athletic Clubek 0-3 galdu du

Ez zen ezustekorik izan. F Ligako 5. jardunaldiko partidan Athletic Clubek 0-3 galdu zuen FC Bartzelonaren aurka. Lezamak giro ederra bizi izan zuen 90 minutuetan zehar. Nahiz eta FC Barcelonaren nagusitasuna handia izan zen, Iturregiren neskek akatsik egin gabe eutsi zioten lehen zatiari, eta kontraerasoren batean ustekabean harrapatu zituzten kataluniarrak.

Lehen zatian zehar, FC Barcelonak baloiaren kontrola izan zuen, espero zena, eta Geyse beti arriskutsua izan zen. Lehoiak ondo defendatu ziren, akatsik gabe, eta Quiñonesek bi geldiketa handi egin zituen lehen minutuetan. Gemma Fontek, atezain blaugranak, ez zuen arazorik izan Arana edo Marianaren urrutiko jaurtiketak eteteko. Lehen 45 minutuetan ez zen golik egon, baina FC Barcelonari asmatzea edo lehoien deskontzentrazioa aprobetxatzea falta zitzaiola susmatzen zen.

Horrela gertatu zen aldageletatik irten eta gutxira, Claudia Pinak 0-1ekoa jarri zuen 49. minutuan Rolforen gol-pasea probestuta. Geysek bigarren gola egin zuen 57.ean. Partida hautsita zegoen eta Iraia Iturregik eta Giraldezek aulkia mugitu zuten. Partidaren ordua pasata, norgehiagoka izoztu egin zela zirudien. Mariona Caldenteyk jaurtiketa zehatz batekin 0-3koa lortu zuen 84. minutuan. Bigarren zatia grisagoa izan zen, nekearen ondorioz behera egin zuen erritmoak. Lehoiek bultzada hartu behar dute larunbatean Deportivo Alavesi Ibaian egingo dioten garaipena erdiesteko, ikasturteko lehen derbian.