Villarreal CF VS Athletic Club 2022-11-26 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
10. Jardunaldia

Villarreal CF1 : 6Athletic Club

Belén54'
Pinedo26'
J. Amezaga34'
Oihane57'
J. Amezaga69'
Peke74'
Nekane81'
Laburpen bideoa
Estadioa
Ciudad Deportiva José Manuel Llaneza - Miniestadi
Herria
Vila-real
Data
26/11/2022
Ordua
16:00
Data eta ordua
2022-11-26 - 16:00

Athleticen erasoko erakustaldia Villarrealen

Gazteenek aldea zabaldu zuten markagailuan eta Oihane, Peke eta Nekanek partida erabakita utzi zuten (1-6)

2022ko aza. 26a

Porrot mingarri bat atzean uzteko onena  hurrengo partidan gol asko sartzea da. Athletic Club sendo nagusitu zen Liga F-ko 10. jardunaldian Villarreal CF taldearen aurka. Jone Amezagak berriro sartu zuen gola eta zelai erditik gora geldiezinak izan ziren lehoiak.

Iraia Iturregiren taldeari asko kostatu zitzaion neuketara sartzea. Etxekoek aukera argirik izan gabe, zuri-gorriek ez zuten baloiarekin eroso egoterik lortzen aurkariaren presioaren aurrean, eta defentsako ekintzetan ere ez ziren ondo ari.

Sentsazioak sentsazio, Pinedok lehen oparia aprobetxatzea lortu zuen baloia Lara Mata kapitainaren irristadaren ondoren eramanez eta maisuki definituz, duela hiru aste Valentzian egin bezala. 0-1ekoa 25. minutuan iritsi zen, bilbotarrei lasaitasuna emateko.

15 zenbakidunak gertu izan zuen 0-2koa, Jone Amezagaren jokaldi on baten ondoren iritsi zena. Zallako aurrelariak, aurreko jardunaldian San Mamesen gola sartu ondoren, bere abiadura baliatu zuen 34. minutuan De Toro gainditzeko, baloiak atezainaren gorputzean jo ostean. Iturregirenak abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zati itzela

Erritmo biziarekin hasi zen bigarren zatia. Belen Martinezek aldea murriztu zuen area kanpotik egindako jaurtiketa bikain batekin, Quiñonesen luzadura alferrikakoa izan zelarik. 53. minutuan groguetek 1-2koa egin zuten, baina lehoiek hobeto dakiten bezala erreakzionatu zuten. Lasterka geldiezinak dira. Oihanek ia zelai erdia gurutzatu zuen aurkako korner baten ondoren eta De Toro gainditu zuen 57. minutuan. Hamar minutu geroago, Amezagak bere arrastoa utzi zuen beste behien ordezkatua izan aurretik. 17 urteko lehoiak 1-4koa egin zuen Castelloko taldeko atezainaren gainetik baloia bidaliz.

Lehoiek jo ta ke jarraitzen zuten erasoan. Pekek gola egin zuen berriro eta ez zuen barkatu area barruan 74. minutuan. Garaipena poltsikoan zegoen. Nekanek, berdegunean sartu berri, Peke eta Oihaneren arteko konexio bikaina baliatu zuen. Ezkerrak 81. minutuan egin zuen denboraldiko bere lehen gola.

1-6koak argi eta garbi uzten du zuri-gorriek San Mameseko azken porrota ahaztuta zutela. Gol-jaialdia eta hirugarren garaipena jarraian etxetik kanpo lortu dute. Orain, hurrengo norgehiagokan pentsatzea tokatzen da, datorren larunbatean Lezaman Madrid CFF-en aurka (16:00etan).