Real Betis Féminas - Athletic Club
Jardunaldia 12
Liga F

Real Betis Féminas - Athletic Club

Real Betis Féminas
Real Betis Féminas
10
Athletic Club
Athletic Club
  • 60' Laura Moreno

KokapenaBenito Villamarín , Sevilla

Athleticek Villamarinen galdu du

Real Betisek hiru puntuak lortu ditu Iraia Iturregiren taldea baino gehiago izan den partidan

Jokalekua bikaina zen, ez ordea emaitza. Liga F-ko 12. jardunaldiak porrota ekarri zion talde zuri-gorriari Real Betisen aurka jokatutako partidan. Athleticek aukera gutxi izan zituen eta etxeko taldeak ondo defendatu zuen bigarren zatian lortutako gutxieneko errenta.

Athletic Clubek sufritu egin zuen lehen zatian. Gehienetan aurkariaren area zapaltzea kosta egin zitzaion eta iristen ziren bakoitzean, talde betikoak ondo defendatzen jakin zuen. Lelesek zutoinera jaurtitako baloia izan zen Francis Diazen taldearen aukerarik onena. Erantzuna ezker hegaletik iritsi zen, 30. minutuan Eunatek erdiraketa egin eta Pinedok kanpora bidali zuen baloia. Real Betisen nagusitasun sentsazioarekin amaitu ziren lehen 45 minutuak.

Atsedenaldiaren ostean, talde zuri-gorriak pauso bat aurrera eman zuen eta Azkonak ezkerretik eginiko bi saiakeretatik, Amezagak Thalmannen erreflexuak probatu zituen. 60. minutuan iritsi zen Sevillako taldearen gola, Laura Morenok erdietsi zuen. Andaluziako taldeak errenta eta lehoiak kontrolpean zituen. Bigarrena egiteko abagunea ere izan zuten. Angela Sosak 2-0ekoa barkatu zuen 78. minutuan, Babajideren oparia ez zuen baliatu nahi izan.

Partida 1-0ekoarekin amaitu zen eta zuri-gorriak Sevillara itzuli beharko dira datorren astean, oraingoan hilaren 17an, larunbatean, Sevilla FCren aurka. 2022ari amaiera emateko eta hiru puntu lortzeko azken konpromisoa izango da.