Sevilla FC - Athletic Club
Jardunaldia 13
Liga F

Sevilla FC - Athletic Club

Sevilla FC
Sevilla FC
11
Athletic Club
Athletic Club
  • 91' Jessica Martínez
  • Pinedo 92'

KokapenaJesús Navas , Sevilla

Pinedok puntu bat salbatu du bozinaren gainean Sevillan

90. minutuan kontrako gola jaso ondoren, Athletic Clubek banako berdinketa (1-1) lortzeko gai izan zen luzapenean

Jesus Navas futbol-zelaian Sevilla FC eta Athletic Club 2022ko azken partidan indarrak neurtu zituzten. 90 minutuak igarota, bi kluben artean puntu banaketa egon zen. Lehen zatian, Athletic ondo sartu zen partidara eta jabetzaren jabe egin zen. Bigarren zatian, ordea, Sevilla FC nagusitu zen, eta hamaika aukera izan zituzten neurketa irabazteko, baita penalti bat ere, Mariasun Quiñonesek gelditu zuena.

Lehen zatiak kolore zuri-gorria izan zuen. Athletic Clubek baloia bereganatu zuen, eta pase zehatzekin, zelai erdiko partzelan konbinatzea lortu zuen. Oldartasuna falta izan zitzaion Iturregiren nesken erasoari, lehgen zatian gol aukera xumeren bat lortu zituzten lehen zatian. Garbiena korner baten bitartez iritsi zen, Nevadoren erdiraketa bat zutoinean jo zuen. Partidako lehen ordu erdia bete arte Sevilla ez zen Quiñonesek defendatutako areatik ia ikusi ere egin, soilik Gabarro saiatu zen urruneko jaurtiketa batekin. Lehoiek sentsazio onekin amaitu zituzten lehen berrogeita bost minutuak.

Jokoa berrekin zenean Sevillak izan zuen aukerarik onena. 46. minutuan Paynek buruz errematatu zuen ezkerretik egindako erdiraketa, baina baloiak Quiñonesengan jo zuen. Andaluziarrek intentsitatea irabazi zuten. Paynek beste aukera bat izan zuen 71. minutuan, area barruan abiadurarekin sartu zen eta Hondarribiko atezainak bere saiakera oztopatu zuen berriro. Gabarrok beste behin etxeko taldearen gola barkatu zuen. Sevilla FC gozatzen ari zen soropilean.

80. minutuan, epaileak lehoien aurkako penaltia adierazi zuen. Hamaika metroetatik jaurtiketa Gabarrok egin zuen, baina Quiñonesek sekulako erantzuna eman eta penaltia gelditu zuen. Athletic bizirik jarraitzen zuen. Hala ere, 90. minutuan kolpe mingarria jaso zuen Iturregiren taldeak. Atzealdean baloia galdu zuten eta Jessica Martinezek Quiñones gainditu zuen area kanpotik. Zorionez, Clara Pinedok, ahaleginean eskuzabal, puntu bat berreskuratu ahal izan zuen luzapenean. Ortegak azkar atera zuen hegaletik Pekerentzat, honek areara erdiratu zuen eta harrobiko jokalariak ez zuen barkatu Sullastresen aurrean. Bilbotar erdilariak hiru gol daramatza sasoi hasiera honetan. Puntu eta berdinketa ona urtea amaitzeko eta urtarrilean, Erreginaren Kopa barne, iristen den guztian pentsatzeko.