Alhama CF VS Athletic Club 2023-1-15 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
15. Jardunaldia

Alhama CF2 : 1Athletic Club

Kuki45'
Raquel Pinel67'
Nekane21'
Laburpen bideoa
Estadioa
José Kubala - Complejo Deportivo Guadalentín
Herria
Alhama de Murcia
Data
15/01/2023
Ordua
12:00
Data eta ordua
2023-1-15 - 12:00

Athletici Alhama trabatu zitzaion

Nekanek aurreratu zituen zuri-gorriak, baina Murtziako taldeak neurketa irauli eta hiru puntuak eskuratu zituen .

2023ko urt. 15a

Bi taldeak Kopako kanporaketa pasatzetik zetozen eta, lehoiek markagailuan aurrea hartu bazuten ere, bigarren zatian amore eman zuten Alhama CFren aurka. 2-1 izan zen Liga F-ko hamabosgarren norgehiagokaren azken emaitza.

Athletic ondo sartu zen joko planean, arazo handirik gabe. Astridek lehen abagunea izan zuen Alhama CF-rentzat, baina Nekanek 20. minutuan markagailua ireki zuen. Eunatek baloi zehatz bat bidali zion Sara Ortegari, honek bizkarrez ondo babestu zuen eta plazerez utzi zion jokalari zuri-gorri beteranoari etxekoen sarea urratzeko. Nekanek ikasturte honetan gauzatutako bigarren gola izan zen. Gidoiak Athletic markagailuko abantailarekin indartsuago egin zitekeela adierazten zuen arren, etxeko taldea arrisku aukera asko sortzen hasi zen. Marinak abisua eman zuen eta Kukik Murtziako taldearen nagusitasuna osatu zuen penalti puntuko erdiraketa bat nahierara errematatu ondoren. Indarrak berdinduta iritsi zen atsedenaldira.

Deserosoak zelaian

Aldageletatik pasa ondoren, Morcillo saiatu zen gora joan zen jaurtiketa indartsu batekin. Lehia handiko 45 minutu zituen aurretik norgehiagokak. Edozein akats, edozein kontzentrazio falta garesti ordainduko lukete bi lehiakideek. Korner baten erdiraketarekin Nevadok aukera paregabea izan zuen bigarren gola egiteko, baina Kukik gol-marran bertan gola aldaratu zuen. Erantzuna ez zen atzeratu eta Alhama CFk 2-1ekoa lortu zuen 67. minutuan. Atzealdean izandako sendotasun faltarengatik, Raquel Pinelek egin zuen gola.

Oihanek eskuineko botan izan zuen berdinketa 75. minutuan, baina erdiraketatik ateratako baloiak zutoinean jo zuen eta ez zen ate barrura sartu. Athleticek ez zuen amore eman eta Arana izan zen areaz kanpotik gola egiten saiatu zena. Gora joan zen, ordea. Etsipenaren eta nekearen arteko nahasketa batek hartu zituen lehoiak azken txanpan. Valdezatek izan zuen azken abagunea, baina saiakera honetan ere ez zuten berdinketaren gola egiterik izan. Alhama gogorregia izan zen lehoientzat. Nahiz eta aste batean bi garaipen erdietsi, esku-hutsik bueltatu ziren lehoiak Murtziatik.