Athletic Club VS Levante UD 2023-1-24 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
16. Jardunaldia

Athletic Club0 : 3Levante UD

Redondo14'
Tatiana P.52'
M. Ramírez88'
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
24/01/2023
Ordua
19:00
Data eta ordua
2023-1-24 - 19:00

Levantek irabazi du Lezaman

Zuri-gorriek 0-3 galdu dute sasoi bikainean dagoen talde valentziarraren aurka

2023ko urt. 24a

Jakina zen aurkariaren potentziala eta bolada ona, eta Athleticek ez zuen lortu Levanteren aurka Liga F-ko 16. jardunaldian irabaztea. Redondoren, Tatianaren eta Mayraren golek zazpigarren garaipena jarraian lortzeko balio izan zioten bisitariei.

Levante UD ondo atera zen zelaira eta berehala hartu zuen partidaren gidaritza. Gainera, Alba Redondok, txapelketako pitxitxiak, 13. minutuan granotak aurreratzea lortu zuen estrategiazko jokaldi bati esker. Norgehiagokaren kontrolarekin, Sanchez Veraren taldeak bigarren gol bat sartzeko aukera izan zuen, baina Quiñonesek Mayraren barnekaldia bikain gelditu zuen. Bibianeren korner-errematea eta Marianaren urrutiko jaurtiketa izan ziren Athleticen lehen zatian izan zituen abagune bakarrak.

Kolpe latza 52. minutuan iritsi zen, Tatiana Pintok aldea handitu zuenean, zartako eder bati esker. Athletic bere onera etortzen saiatu zen eta Iraiak aulkia mugitu zuen, baina defentsa valentziarrak ondo kontrolatuta zituen talde zuri-gorriaren erasoak. 78. minutuan korner batean, Iturregirenak partidan sartzeko zorian egon ziren, baina baloiak ez zuen errematatzailerik aurkitu. Ordea, Mayra Ramirezek 87. minutuan, kontraeraso zorrotz batekin neurketa guztiz erabaki zuen. Etsipenerako denborarik gabe, larunbatean Real Madrid bisitatuko du Athleticek etxetik kanpo.