Athletic Club - UD Tenerife
Jardunaldia 18
Liga F

Athletic Club - UD Tenerife

Athletic Club
Athletic Club
01
UD Tenerife
UD Tenerife
  • Blom 23'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Athleticek porrota jaso du UDG Teneriferen aurka Lezaman

Lehoiek 0-1eko emaitzarekin galdu dute bigarren zatia nagusi izan arren

Liga F-ko 18. jardunaldian Athletic Clubek eta UDG Tenerifek, sailkapenean berdinduta zetozen bi talde, elkarren aurka neurtu zituzten indarrak. Hiru puntuak Kanariar Uharteetako taldeak lortu zituen, Iturregiren neskek barkatu egin zuten lehen minutuetan, eta tenerifekoek protagonismoa kendu zieten etxekoei geroago. Bigarren zatian berdinketa lortzeko aukerak egon ziren, baina Athleticek ezin izan zuen aterik ikusi.

Athletic ondo atera zen zelaira eta minutu gutxira Clara Pinedok aukera bikaina izan zuen. Sara Ortega ondoko lerrora iritsi zen eta baloi bat jarri zuen arearen bihotzean. Bilbotarrak Noelia Ramosen gorputzarekin topo egin zuen, goiz bikaina izan zuena. Zuri-gorriak arriskuarekin iritsi ziren eta kanpoko taldea estutu zuten, baina Granadilla izan zen Blomen golari esker saria lortu zuena, 23. minutuan markagailura igo baitzen aurreneko gola. Golarekin Tenerifeko taldea hazi egin zen, eta zelaian finkatuta, partida kontrolatzen hasi zen. Quiñonesek eragotzi zuen Kokoren gola eta Clairek bi jaurtiketa izan zituen lehen zatiaren amaierara iritsi aurretik.

Atsedenaldiaren ostean, Athletic agintzen hasi zen eta Amezaga izan zen, oraingoan, Ramos atepean aurkitu zuena. Athleticek konbinatzea lortu zuen, baina ez zuen gol aukera nabarmenik izan. Denbora lehoien kontra zihoan. Peke area barruan ezkerrarekin beste aukera bat izan zuen 80. minutuan. Bigarren zatia zuri-gorria izan zen, baina ez zen golik izan. UDG Tenerifek hiru puntuak lortu zituen Marta Frias Acedo epailearen azken norgehiagokan. Omenaldi xumea egin zioten partidaren amaieran.