Atlético de Madrid Femenino - Athletic Club
Jardunaldia 19
Liga F

Atlético de Madrid Femenino - Athletic Club

Atlético de Madrid Femenino
Atlético de Madrid Femenino
10
Athletic Club
Athletic Club
  • 92' Menayo

KokapenaCentro Deportivo Wanda , Alcalá de Henares

Athletic puntuak batzetik gertu geratu da

Atletico de Madridek luzapenean sartutako gol batek berdinketa kendu die lehoiei 65. minutuan Zubietaren txartel gorria jaso ostean

Amaiera krudela Alcalako goiz hotzean. Athletic Clubek galdu egin zuen Wanda Kirol Zentroan puntu on bat lortzeko aukera izan ondoren. Menayok 92. minutuan sartutako golak, Iturregiren taldeak egindako lan txukuna saririk gabe utzi zuen. Epaileak txartel gorria atera zion Maite zubietari jokaldi estabaidatsu batean. Ondoren, lehoiek neurketari heltzen jakin zuten eta, atepean Quiñonesek gidatuta, oso gertu izan zuten berdinketa.

Espero zen bezala Atletico de Madrid jaun eta jabe irten zen bere zelaian. Athleticek gaizki pasatu zuen norgehiagokako lehen zatian eta jaurtiketa batek bere zutoina jo zuen. Baninik lehenengo eta Staskovak gero lan egitera behartu zuten Quiñones. Madrildarren saiakerak deuseztatu zituen atezain hondarribitarrak. Pekek aukera ederra izan zuen, baina ezkerrez egindako bere jaurtiketa desbideratuta joan zen. Landaluzek burukada bikain batekin gertu izan zuen gola geldikako jokaldian. Indarrak parekatuta zeuden eta Athletic irmo zebilen defentsan. Golik gabe iritsi zen atsedenaldia.

Neurketa berrekin ondoren, gidioa ildo beretik zihoan. Lehoiak minutu onak jokatzen ari ziren Alcalan. Hala ere, txartel gorria atera zioten Maite Zubietari 65. minutuan eta Athletic bat gutxiagorekin geratu zen. Marta Unzue eta Ane Azkona lehiaketara iztuli dira, bi hilabetez min hartuta kanpoan egon ostean. 74. minutuan, Ludmilaren erremateak langa jo zuen eta Canoren taldea gehiago estutzen ari zen orduan. Ajibade eta Latorre zuri-gorrien atera hurbildu ziren arriskua sortuz. Goiza luzea egiten hasia zen Madrilen. Quiñonesek beste bi geldiketa on egin zituen Ludmila eta Barbararen aurrean. Tamalez, ezin izan zuen ezer egin lehoien epaia bilakatu zen Menayoren gola ekiditeko. Geldialdian energiaz kargatzea tokatzen da martxoari aurre egiteko, kopako ilusioa eta min hartuta dauden futbolari batzuk berreskuratzea dakarren hilabetea.