Athletic Club VS Valencia FCF 2023-3-12 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
21. Jardunaldia

Athletic Club0 : 2Valencia FCF

M. Portales48'
Anita Marcos82'
Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
12/03/2023
Ordua
12:00
Data eta ordua
2023-3-12 - 12:00

Lehoiek ezin izan dute astea biribildu Valencia CFren aurka

Lehia orekatua izan da, lehen zatian batez ere, baina valentziarrek bigarren zatian erabaki dute neurketa

2023ko mar. 12a

Athleticek 0-2 galdu du Valencia CFren aurka Lezaman, Emakumearen Nazioarteko Eguna eta Honey Thaljieh Klubeko enbaxadoreari protagonista izan dituen jardunaldi batean. Partida orekatua izan da, lehen zatian batez ere, baina Macarena Portalesek eta Ana Marcosek aldageletatik pasa ondoren erabaki dute partida valentziarren alde.

Ia ez da gol-aukerarik izan talde bakar batentzat ere partida hasieran, baina Athleticek Nekaneren ezker jaurtiketaz agurtu du lehen zatia. 

Bigarren zatia hasi bezain laster Sara Ortegak langa jo du eta hurrengo jokaldian Macarena Portalesek partidako lehen gola sartu du. Valentziak lerroak batu ditu eta Iturregik jokalari berriak sartu ditu zelaian, taldeari freskotasuna emateko asmoz. 

79. minutuan, Mariasun Quiñonesek, erantzun ikaragarri batekin, penaltia gelditu dio Ana de Marcosi. Hondarribikoak bikain erantzun du hurrengo jokaldian ere Valentziarren gola ekiditeko. Zoritxarrez, kanpokoen bigarren gola 81. minutuan iritsi da, lehenago penaltia huts egin zuen Ana Marcosen bitartez. 

Galdu arren, Lezamak itxura ikusgarria izan du gaur, 1.200 ikuslerekin harmailetan. Lehoiak Fuenlabradara joango dira datorren larunbatean Madril CFF taldearen aurka jokatzeko.