Athletic Club VS Sevilla FC 2023-3-24 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
23. Jardunaldia

Athletic Club1 : 1Sevilla FC

Pinedo91'(p.)
Inma Gabarro21'
Bertaratzea11.833
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
24/03/2023
Ordua
20:00
Data eta ordua
2023-3-24 - 20:00

Athleticek urrezko puntua eskuratu du luzapenean

Berdinketarekin bukatu da Sevillaren aurkako neurketa, non epaileak hiru penalti adierazi dituen: horietako bi huts egin dira eta azkena, Clara Pinedok, bikain gauzatu du

2023ko mar. 24a

Clara Pinedok odol hotzarekin luzapenean sartutako penalti batek urrezko puntu bat eman dio Athletic Clubi San Mamesen. Arnasa hartzeko aukera eman dio. Atezainak funtsezkoak izan diren neurketan, Sevilla oso aurkari zaila izan da eta garaipena erdiestetik geratu da. Inma Gabarrok egin du andaluziarren gola.

Iraia Iturregiren jokalariek ausardiaz egin dute jauzi zelaira, aurkaria urdurituz, baina 20. minutuan zartako gogorra jaso dute Gabarroren golarekin. Aurrelariak bere klasea erakutsi du falta erdiraketa batean egindako errematearekin. Amanda Sampedrok bigarrena egiteko abagunea izan du, baina lehoiak berehala golaren klolpetik altxatu dira eta berriro jokoan agintzen hasi dira.

Pekek eta Nekak egindako jokaldi batetik neurketako lehen penaltia iritsi da. Abagune aparta berdinketaren gola egiteko, baina Nekanek baloia langara jaurti du. Aldaratzea Pinedori iritsi zaio, baina honen jaurtiketa andaluzierren atzelariek eta atezainak gelditua izan da. Gauzak horrela, lehoiak atsedenaldira 0-1 kontrako emaitzarekin iritsi dira.

Ia 12.000 ikusleak, tartean asteburu honetan Lezaman txapelketa duten Genuine taldeetako kideek, etxekoak animatzen saiatu dira. Baita egin ere. Pekek saiatu da Sullastres gainditzen, baina ez da kapaza izan markagailua orekatzeko. Beste atean, Quiñones protagonista bilakatu da aldea mantentzeko orduan. Geldiketa ikusgarri batekin Rosa Oterminek jaurtitako penaltia eragotzi du eta zuri-gorrien esperantzak sendotu ditu.

Athletic berdinketaren bila joan behar izan du, eta Azkonak oso aukera argia izan du Pekeren erdiraketa bikain bati errematea emateko. Azken jokaldian, Aranaren jaurtiketa Sevillaren atzelariaren eskuan jo ostean, epaileak penaltia adierazi du. Pinedok ez du hutsik egin eta haize freskoa eman dio taldeari datorren astean den Anoetako derbiari fede osoarekin aurre egiteko.