Madrid CFF VS Athletic Club 2023-1-12 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
1/8

Madrid CFF0 : 1Athletic Club

Pinedo15'
Laburpen bideoa
Estadioa
Fernando Torres
Herria
Fuenlabrada
Data
12/01/2023
Ordua
20:00
Data eta ordua
2023-1-12 - 20:00

Athletic, Kopako final-laurdenetara

Lehoiek Madrid CFF mendean hartu zuten Pinedok lehen zatian egindako golari esker

2023ko urt. 12a

Athletic Clubek Erreginaren Kopako final-laurdenetarako txartela lortu du Fuenlabradako Fernando Torres futbol-zelaian Madrid CFF mendean hartuta. Zuri-gorriak ederto ibili ziren bigarren zatian defentsan eta Pinedok lehen zatian sartutako golak talde madrildarra kanporatu zuen.

Partidako lehen kolpea etxeko taldeak eman zuen. Madrid CFF-k zutoinera egindako jaurtiketa izan zen aukerarik argiena, 13. minutuan, baina handik gutxira Clara Pinedok kontraeraso bat ederto burutuko zuen, kanporaketan lehoiak aurretik jartzeko. Erasokor bilbotarrak denboraldiko bosgarren gola lortu zuen eta konfiantza eman zien zuri-gorriei. Lehoiek ondo zaindu zuten Kundananji, aurrelari bizkorra, eta Marianaren jaurtiketa batek Ulloaren atea berriro urduritu zuen.

Bigarren zatian, hobeto atera zen talde madrildarra, aurkariaren zelaian presentzia handiagoarekin. Zambiako aurrelariak 60. minutuan eman zuen abisua berriro, zutoinera egindako jaurtiketa indartsuarekin. Iturregiren neskek kontrako arriskua izan bazuten ere, bere errenta defendatzea lortu zuten.

Athleticek partida ixten jakin zuen eta kanporaketa gainditu zuen. Lehoiak beste zazpi talderekin egongo dira Erreginaren Kopako final-laurdenetan.