CA Osasuna - Athletic Club
Final laurdenak
Kopa

CA Osasuna - Athletic Club

CA Osasuna
CA Osasuna
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 67' Carmen
  • Azkona 11'
  • Peke 64'

KokapenaInstalaciones de Tajonar - H1 , Tajonar

Athletic, Kopako finalerdietara

Lehoiek CA Osasuna mendean hartu dute derbi ikaragarri batean eta 'Lauko Finala' jokatuko dute

Athletic Clubek leku bat izango du maiatzeko azken astean ospatuko den Lauko Finalean. Iraia Iturregiren neskak Erreginaren Kopa altxatzeko bi urratsera jarri dira. Osasunaren aurkako norgehiagoka uste bezain estua izan zen, baina bilbotarrak garaile atera ziren Azkonaren eta Pekeren golei esker. Zuri-gorriek lehian aurrera eta amets egiten jarraitzen dute. 

Osasunak gola sartzeko aukerak izan zituen lehen zatian, langaren kontra jo zuten hainbat errematerekin. Hala ere, Ane Azkonak ez zuen barkatu 11. minutuan eta aurretik jarri zituen lehoiak. Itxasoren pase sakona jaso ondoren, aurrelari nafarrak arratsaldeko ehen gola erdietsi zuen. Hortik aurrera, partida orekatu nahi izan zuen Osasunak, Vilariñoren eta Valeroren saiakerekin. Athletic errenta handitzen saiatu zen, baina atsedenaldia zuri-gorriek partida menderatzea lortzen ez zuten sentsazioarekin iritsi zen.

Bigarren zatian, norgehiagokak berdin jarraitu zuen, oso bizi. Athletic lasaiago zelairatu zen lortutako gola defendatzeko eta bigarrena bilatzeko. 64. minutuan, Azkonak, oraingoan laguntzailearen paperean, baloi bikaina eman zion Pekeri eta honek, ezkerrez, 0-2koa jarri zuen markagailuan. Erreakzioa ez zen atzeratu eta Sobronek Quiñones gainditu zuen 67. minutuan. Aurkariaren arean, Athleticek aukera argiak izan zituen kanporaketa ixteko, baina asko sufritu behar izan zuen Erreginaren Kopako 'Lauko Finalerako' txartela eskuratzeko. Alhama CF, Atletico Madrid eta Real Madrid CF izango dira arerioak. Bi garaipen jarraian, Kopako helburua lortuta eta igandean, oraingoan ligan, Valencia CF-ren aurka Lezaman jokatu beharko dute Iturregik zuzendutako neskek.