Athletic Club - Real Madrid
Finalerdia
Kopa

Athletic Club - Real Madrid

Athletic Club
Athletic Club
04
Real Madrid
Real Madrid
  • Weir 7'46'
  • Toletti 26'
  • Athenea 40'

data

KokapenaButarque , Leganés

Real Madrid, gehiegizkoa Athleticentzat

Lehoiek argi galdu dute Kopako finalerdian Weir buru izan duen arerio baten aurka

Athletic Clubek ez du lortu oraindik Erreginaren Kopan arrakasta edukitzea. Lauko final honekin ilusioa zegoen, azkena formatu honetan, baina Real Madrid gehiegizkoa izan zen lehoientzat, Butarquen asko sufritu zutenak, nahiz eta etorkizunerako esperientzia garrantzitsua bizi ere. 0-4koak amaiera ematen dio aurrerantzean fedearekin jarraitu beharko den ametsari.

Egia esan, alde handia egon zen Torilen taldearekin zelaira irten zenetik. Iraiak oso hamaikako gaztearen aldeko apustua egin zuen, Quiñonesek atepetik babestutako 23 urtez azpiko hamar jokalariekin. Oso proba gogorra zen, Real Madridek emakumezkoen lehen titulu handia nahi duelako eta laster egiaztatu ahal izan zelako ez zela txantxetan ibiliko.

Izan ere, lehen aukeran, Weir eskoziarrak bere maila paseatzera atera zuen, gol eder batekin 0-1ekoa markagailua igoarazteko. Kolpe honek ehoiak zorabiatuta utzi zituen eta Caicedok baloikada jo zuen zutoinean. Hori gutxi balitz, 16. minutuan Valdezateren lesioa iritsi zen eta Azkonari bere postua malkoz utzi zion.

Weirrek 0-2ko erdiraketa egin zuen, Tolettiren jaurtiketa Zubietak desbideratu eta gero sarera heldu zena. Pixkanaka, Athleticek aurrerapausoa eman zuen, jabetza gehixeagorekin, baina abagunerik gabe. Kontraeraso batean, Atheneak lehen zutoinean hirugarrena sartu zuen. Atsedenaldia baino lehenagoko epaia zen gol hau.

Kontua are itsusiago jarri zen bigarren zatia hasi berri Weirrek 0-4koa sartu zuenean. Athleticek ez zuen Misaren area arrisku handiegiz zapaltzea lortu, presio oso trinkoa zuen aurkariaren aurrean. Gutxienez, pilota irizpide jakin batekin mugitzen saiatu zen, emaitza handitu ez zedin. Epaileak ez zuen ikusi Pekeren jaurtiketa batek Kenti Roblesen eskuan jo zuela area barruan eta ondoren neurketa eten behar izan zen harmailetan izandako susto baten ondorioz. Denboraldiaren eta ametsaren amaiera, Leganesera hurbildu ziren jarraitzaile athleticzale mordoaren begiradapean.