Athletic Club - Real Sociedad
Jardunaldia 20
Liga F

Athletic Club - Real Sociedad

Athletic Club
Athletic Club
02
Real Sociedad
Real Sociedad
  • Aiara 15'
  • P. Fernández 35' (p.)

KokapenaLezama 2, Lezama

Derbian ez da erreakziorik izan

Athleticek bi gol jaso ditu lehen zatian eta ezin izan du Lezaman bolada onean dagoen Reala mendean hartu

Athleticek Realaren aurka galdu du Liga F-ko 20. jardunaldian, sentsazio onik gabe. Lehoiek ezin izan dituzte lehen zatian jasotako bi golak irauli eta ez dute punturik lortu Lezaman talde txuri-urdinaren aurkako derbian. 

Donostiarrak hobeto irten dira zelaira eta hasieratik partidaren kontrola bereganatu dute. Aiararen golak, defentsan akats bat egin ostean, zuri-gorriei min egin die. Freskotasun eta sakontasun falta ikusi zaie Julia Arrulari atepean min egiteko. Egoera zailago jarri da epaileak Athleticen aurkako penaltia adierazi duenean Lavogezi area barruan falta egiteagatik. Paula Fernandezek bigarrena egin du 34. minutuan.

Javi Lergaren taldearentzat deserosotasuna izan da partidako ezaugarri nagusia, izan ere, bigarren zatian ia zelai urdinean jokatu den arren, Realak oso txukun jokatu du. Gol gehiago ere egin ahal izan du Realak, baina Adriana Nanclares adi egon da. Donostiarrek ondo defendatu dute eta ez dute arazo handirik izan. Azken minutuetan, Azkonak erremate bat izan du buruz eta Nevadok area aurretik saiatu du gola egiten. Realak, ligan hirugarren sailkatuak, hiru puntuak eraman ditu Donostiarantza merezita.

Urte hasiera bizia eta gogorra izaten ari da talde zuri-gorriarentzat. Defentsan sendotasuna eta buru freskotasuna berreskuratu behar dute datorren astean Ipuruan Eibarren aurka jokatzeko. Derbi berria, sentsazio onak berreskuratzeko aukera berria.