FC Badalona Women - Athletic Club
Jardunaldia 27
Liga F

FC Badalona Women - Athletic Club

FC Badalona Women
FC Badalona Women
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Azkona 35'

KokapenaMunicipal de Palamós - Costa Brava, Palamós

Garaipen garrantzitsua Palamosen

Athleticek FC Badalona Women mendean hartu du

Beste hiru puntu Athletic Cluben poltsikoan, Palamósen FC Badalona Women 0-1 mendean hartu ostean. Lehoiek haginak erakutsi zituzten eta talde osoaren jardun bikainari esker etxetik kanpoko garaipena lortu zuten, markagailuan aldea handitu ez izanagatik azken txanpan sufritu behar izan zuten arren. Horren erruaren zati handi bat etxeko atezain Abdónek izan zuen.

Lehen zatian, Athletic benetako zurrunbiloa izan zen Palamoseko zelai zaharreko belardian. Lehoiak hiru puntuak eskuratzeko erabaki irmoz zelairatu ziren eta presio itogarri batekin ia ez zioten maniobratzeko aukerarik eman Badalonako taldeari. Azkonak izan zuen lehen aukera, baina Abdónek baloia oinetatik kendu zion. Elexpuruk area kanpotik saiatu zen baina etxeko atezainak baloia atepetik atera zuen. Azkonari egindako penalti baten berrikuspena egon zen, baina epaileak ez zuen ontzat jo; baita Elexpururen jaurtiketa bat ere, gero irudiak ikusita badirudi baloiak ez zuela osorik gola marratik igaro. Vilariñok erdiratu zuen Oguizarentzat eta erdilariak etxeko atezainaren eskuak aurkitu zituen. Paulak jaurtiketa bat egin zuen hiru zutoinen artean, baina talde katalanak ia ez zuen Nanclares estutu lehen zatian. Azkonaren golak, Kataluniako atzelariei 34. minutuan aurrea hartuta, Athletic jarri zuen markagailuaren aurretik.

Bigarren zatia hasi eta gutxira, Abdónek geldiketa bikaina egin zuen oinarekin Agotek amaitutako talde jokaldi baten ostean. Athletic behin eta berriz ari zen aurkariari koska egiten. Jokalari zuri-gorriak bigarren gola egitetik gertu zeuden. Elexpuruk, 23. urtebetetzea ospatzen ari zela, zutoinera bidali zuen baloia kontraeraso batean. Eta Amezagari egindako zapalketa baten beste berrikuspen bat ere egon zen, hori ere penalti gisa adierazi gabe. Abdónek ukabilekin itxi zuen atea Gurtubayk buruz buru jaurti zuenean. Handik gutxira, Chamorro eta Baniniren arteko jokaldi landua iritsi zen. Argentinarra kalitatez baloia sareak musukatzear zegoenean, Landaluze agertu zen gola marraren gainean lurrera botata atea hutsean uzteko. Sustoa pasa ondoren, dena eman behar izan zuten Palamosen oso landutako hiru puntuak eramateko. Zuri-gorriek Depor Abanca hartuko dute datorren larunbatean Lezaman, 18:00etan.