
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - Deportivo Abanca
Athletic Club - Deportivo Abanca


- 42' Oihana
- 55' Pinedo
- 76' Agote
- Marisa 45'
- Bárbara 66'
KokapenaSan José , Llanes
Athleticek RC Deportivori irabazi dio Llanesen
Zuri-gorriek, udako bigarren lagunartekoan, denboraldiaurreko lehen garaipena erdietsi dute Deportivo Abancaren aurka

Athletic Clubek udako bigarren lagunartekoan garaipena lortu du Deportivo Abancaren aurka. Lehoiek gogor aurre egin behar izan zioten talde galiziarri, baina Javi Lergaren taldea hiru bider aurreratu zen markagailuan denboraldiaurreko lehen partida irabazteko (3-2).
Lehen zatiak oso abagune gutxi izan zituen. RC Deportivoko Paula Monteaguadok izan zuen lehena, Olatz Santanari hegan eginarazi ziona. Lehen zatiaren amaieran lehoiek aurrea hartu zuten Daniela Agoteren jokaladi on baten ondoren. Oihana Aguirregomezkortak ez zuen hutsik egin ate aurrean eta Elgoibarko harrobiko jokalariak, joan den asteburuko lagunartekoaren antzera, zuri-gorrien lehen gola egin zuen. Handik gutxira, Deporrek berdinketa erdietsi zuen, Marisak area barruan aldaratze bat jaso eta baloia sareetara bidali ostean.
Bigarren zatian Javi Lergak aldaketak egin zituen. Clara Pinedok 55. minutuan sartu zuen lehoien aldeko bigarren gola eta Barbara Latorrek, bost minutu geroago, Llaneseko zelaian berriro ere berdinketa ezarri zuen. Erritmo bikainean 90 minutuak jokatu zituen Daniela Agotek egin zuen 3-2koa, eta Pinedok norgehiagoka guztiz erabakitzeko aukera izan zuen. Ines Pereira atezainak geldiketa gogoangarria egin zion erdilari bilbotarrari.
Gauzak horrela, Athleticek denboraldiaurreko prestaketa honetako lehen garaipena erdietsi du, eta datorren astean bi partida jokatuko ditu: asteazkenean, Logroñon, Duxen aurka, eta larunbatean, Portugalgo Sportingen aurka, Lisboan.

Athletic Club
Hamaikakoan

O. Santana

Landaluze

L. Egia


J. Amezaga

P. Zugasti

Oihana


Torrontegi

Balerdi

Gurtubay
Ordezkoak
Entrenatzaileak
Javier Lerga

Deportivo Abanca
Hamaikakoan
