
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - Levante UD
Athletic Club - Levante UD


- 68' Agote
KokapenaLezama 2 , Lezama
Agotek bolada onean jarraitzen duen Athletic astindu du
Lehoiek Levante gainditu dute Lezaman eta sei partida daramatzate porrota ezagutu gabe

Athleticek bolada bikainean jarraitzen du Liga F-en, Levante UD taldea Lezaman 1-0 mendean hartu duelarik, Daniela Agoteren gol bakartiari esker. Gazte zuri-gorriak neurketa bikaina osatu du eta garaipenaren golarekin biribildu du bere partaidetza. Elene Gurtubay ere izan da eguneko protagonistetako bat; izan ere, harrobiko jokalari deustuarrak hasierako hamaikakoan ekin dio partidari eta bere debut ofiziala egin du Athletic Cluben lehen taldearekin.
Norgehiagokaren hasieran, Javi Lergaren taldea nagusi izan den arren, lehen zatian ez dute abantailarekin alde egitea lortu, nahiz eta abagune ugari izan. Gurtubayk berak markagailua irekitzeko aukera izan du, baina argiena Leire Bañosek izan du, Tarazonari buruz egindako erremate batean. Aurretik, Nevadok pozoitutako erdiraketa bat kanpoko taldearen atean sartzeko zorian izan da. Sintia izan da Levante UD taldearen jokalari arriskutsuena, kontraerasoak bikain eraman eta atzelari zuri-gorriak zailtasunetan jarri ditu hainbat minutuetan zehar.
Bigarren zatiaren hastapenean, kosta egin zaio Athletici erasorako abiada sartzea. Sara Ortegaren banakako jokaldi batean gertu izan du gola talde zuri-gorriak, baina jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da. Daniela Agotek hartu du erasoko jokoaren ardura. Inspiratuta aurkitu da eta hainbeste bilatu duen gola aurkitu du. Jokaldi paregabea egin du ezker hegaletik eta bere jaurtiketa zuzenean urratu ditu aurkariaren sareak. Hala ere, Levantek berdinketa lortzeko aukerak izaten jarraitu du, baina fede handirik gabe. Lehoiek, norgehiagoka tranpa bat zela jakinda, lehenbailehen neurketa erabakitza utzi nahi izan dute, baina bigarren gola ez da iritsi. Dena dela, garaipenak ez du Athleticen etxetik ihes egin eta puntuak pilatzen jarraitu du.
Gauzak horrela, bi dira jarraian irabazitako neurketak. Azken partidetako balantzea hiru berdinketa eta hiru garaipenekoa da, eta taldeak hazten eta gora begira guztiz segitzen du. Ligari dagokionez, datorren asteburuan 2025 urtea Madril CFF taldearen zelaia bisitatuz bukatuko dute.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Javier Lerga

Levante UD
Hamaikakoan






















