
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- CE Europa - Athletic Club
CE Europa - Athletic Club


- Agote 34'
- Valero 81'
- Azkona 89'
KokapenaNou Sardenya , Barcelona
Lehoiak final-laurdenetara pasatu dira eta ginga jarri diote urte amaierari
Athleticek 0-3 irabazi zion CE Europari Nou Sardenya zelaian jokatu zen partidan

Inertziak horrelakoak dakartza. Athleticek bi hilabete daramatza porrotaren berri izan gabe eta 2025eko itxieran lau garaipen pilatu ditu jarraian. Javi Lergaren neskek Nou Sardenyan irabazi zuten CE Europa taldearen aurka, eta bertaratze errekorra lortu zuten emakumezkoen futbol partida batean, 2.000 ikusle baino gehiago izan baitzituen. Hasieratik bukaeraraino, giro paregabea izan zen zelaian. 1RFEF-eko azkenek amore eman zuten eta kategoriaren ezberdintasuna belar artifizialezko zelaian nabarmendu zen.
Zuri-gorriak berehala egokitu ziren azalera eta partida estilora. Baloia berehala hartu eta Gràcia auzokoak aurreratu zituzten markagailuan. Nany Hacesen taldeak, bost defentsako lerroarekin zelairatu ziren eta bilbotarren erasoak sufritu zituzten. Clara Pinedok zutoina ukitu zuen eta Janetek, luzaketa eder batekin, erasotzailearen gola saihestu zuen.
Agotek jarraian sartutako laugarren gola (bost Granada CF-n onartutzat eman izan baliote) gehituta markagailua estreinatu zuen. Pinedok baloia orraztu zuen, eta aurrelari trebeak 36. minutuan zehaztu zuen partidaren noranzkoa. Nanclaresek ez zuen apenas ukitu baloia lehen zatian.
Fidatu ordez, lehoiek euren pasea bermatu nahi izan zuten, estutasunik gabe. Bakarrizketa errepikatu egin zen eta Valerok Azkonaren paseko kontraeraso bat egin zuen, azken txanpan. Erdilariak denboralidko lehen gola sartu zuen. Azkonak berak ere beste horrenbeste egin zuen ia deskontua hasia zela.Guztira: hiru gol eta atea hutsean. Sasoi onean daude zuri-gorriak eta dagoeneko Kopako txapelketako final-laurdenetan dira.
Orain, etxeko lanak eginda, atseden hartzeko garaia da. Liga F-ko eta Superkopako partidekin oso trinkoa izango den urtarrila datorkigu gainera. Gabonak direla eta, gelditu egin behar izango dute, baina taldeak gogor estutu du jada azeleragailua. Datorren urtera arte.
Hamaikakoan

Janet
Núria Benet
Serrat
Núria Ferrer
Galceran
Ainhoa
Natalia
Miriam
Sara López
Clara
Ari Márquez
Ordezkoak
Curbelo
Júlia Gómez
Bové
Pixu
Ari Sánchez
Carla Sánchez
Aina
Haizea
Abad
Entrenatzaileak
Nany Haces

CE Europa
Hamaikakoan




















