
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2020-21
- FC Barcelona - Athletic Club
FC Barcelona - Athletic Club


- 4',34',50' J. Hermoso
- 12',24' Martens
- 43',63' Bruna
- 85' Crnogorcevic
KokapenaJohan Cruyff , Sant Joan Despí
Kolpe handia txapeldunen aurka
Lehoiak jipoituta atera dira Bartzelonako Johan Cruyff zelaira egindako lehen bisitan

Athletic Clubek 8 goleko aldearekin galdu du Bartzelonaren aurka Primera Iberdrolako 28. jardunaldiko partidan. Iturregiren neskek ez zuten aukerarik izan Europako txapeldunen eta ligako txapeldunen aurrean.
4. minutuan Jennifer Hermosok markagailua irekitzea lortu zuen, eta handik gutxira Martensek 2-0ekoa egin zuen jaurtiketa gurutzatu batekin. Lehoiak baloiaren jabetza mantentzen saiatzen ziren, baina talde katalanak berera jarraitzen zuen. Martensek, 35. minutuan, hirugarrena egin zuen eta Hermosok, 35.ean, buruz sartu zuen laugarrena. Lucia Garcia saiatu zen, baina Pañosek arazorik gabe blokatu zuen bere jaurtiketa. Brunak 5-0ekoa sartu zuen Bartzelonarentzat atsedenaldira iritsi aurretik.
Aldageletatik igaro ostean, Mariana harrobiko jokalariak jaurtiketa epela egin zuen Pañosen eskuetara, eta Jennifer Hermosok 6-0ekoarekin erantzun zion. Brunak 7-0ekoa sartu zuen 64. minutuan eta Crnogorcevicek itxi zuen Bartzelonaren gol festa.
Iturregiren taldeak Real Madrilen aurka jokatuko du, igandean, 11:30etik aurrera Lezaman.
Hamaikakoan

Paños
L. Codina
Melanie
Losada
J. Hermoso
Marta
Mariona
Patri
A. Pereira
Martens
Bruna
Ordezkoak
Jana
Aitana
Crnogorcevic
María León
Hamraoui
Cata
Leila
Entrenatzaileak
Lluís Cortés

FC Barcelona
Hamaikakoan
