
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2022-23
- Athletic Club - Deportivo Alavés
Athletic Club - Deportivo Alavés


- 95' Valdezate
KokapenaLezama 2 , Lezama
Valdezatek luzapenean sartutako golak garaipena eman die lehoiei
Trapagako erdiko atzelariak, buruz, garaipena eman zion Athletici Lezamako derbi parekatu baten azken jokaldian

Athletic Clubek berebiziko garrantzia duten hiru puntu lortu ditu Liga F-ko 25. jardunaldiko partidan. Sanadrik langara jaurti zuen luzapenean eta, handik gutxira, Valdezatek garaipenaren gola sartu zuen azken jokaldian. Neurketaren atarian, Sofia Oterok, 9 urteko aktore basauritarrak eta Berninaleko Zilarrezko Hartzaren irabazleak, ohorezko sakea egin zuen.
Lehen zatia parekatua izan zen, oso ondo ezagutzen ziren bi talderekin. Areatan egondako aukerak gutxi izan ziren, defentsak nagusi izan baitziren. Oguizak izan zuen aukerarik argiena lehoientzat, baina Larquek arazorik gabe harrapatu zuen bere saiakera. Kanpoko taldearen aldetik, Carrillok izan zuen aukerarik aipagarriena talde arabarra aurreratzeko.
Aldageletatik igaro ondoren, Iturregik aldaketa egin eta Athleticek gehiago sakondu zuen erasoan Peke eta Aranarekin. 68. minutuan, Azkonak abisua eman zuen saiakera behartu batekin. Baloia gutxigatik gora joan zen. Ondoren, talde zuri-gorriaren talde-jokaldi aparta batek Aranaren aukera ekarri zuen. Arabarrak babazorroen ateko zutoinaren kontra bidali zuen jaurtiketa.
Lehoiek estutu eta amaieran saria lortu zuten, ez lehenago susto ederra hartu gabe. Sanadri, luzapenean, distantzia luzeko jaurtiketa batekin, Juaristiren taldea aurreratzeko zorian egon zen langara joan zen jaurtiketa batekin. Ondoren, 95. minutuan, Oihane Valdezatek poza ekarri zuen Lezamara. Nerea Nevadoren erdiraketa bikainaren ostean, Trapagako erdiko atzelariak, buruz, garaipenaren gola sartu zuen. A ze hiru puntu. Urrezko garaipena.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Iraia Iturregi

Deportivo Alavés
Hamaikakoan
