Sunderland AFC - Athletic Club
Jardunaldia 3Premier League International Cup

Sunderland AFC - Athletic Club

Sunderland AFC
Sunderland AFC
71
Athletic Club
Athletic Club
  • 3' ,45' Waters
  • 13' Jaydon Jones
  • 24' Tutierov
  • 38' Neil
  • 58' Cirkin
  • 80' Middlemas
  • Vizcay 37'

KokapenaStadium of Light , Sundeland

Athletic, Premier League International Cupetik kanporatua

Oraindik beste partida bat falta zaie lehoikumeei, baina jada ez dute hurrengo fasera igotzeko aukera matematikorik, Sunderlanden aurka 7-1 galdu ostean

Athletic Club Premier League International Cupetik at geratu da bere hirugarren jardunaldian Sunderland AFC taldearen aurka 7-1 galdu ondoren. Emaitza honek Ingalaterrakoen nagusitasuna agerian uzten du, bere taldean jokalari beteranoagoak baitzeuzkan, lehoikumeak Gazte Mailako, Basconiako eta Bilbao Athleticeko futbolariak nahasten ziren bloke batekin lehiatzen ziren bitartean.

Etxekoek guztiz erabakita utzi zuten neurketa oso azkar. 25. minuturako 3-0 agintzen zuten Waters, Jones eta Tuteroven golei esker. Vizcayk aldea murriztu zuen, baina segidan Neilek errenta handitu zuen eta atsedenaldiaren aurretik Watersek bigarrena egin zuen bere kontu partikularrean.

Aldageletatik bueltan gidoia ez zen aldatu. Cirkinek eta Middlemasek behin betiko markagailua ezarri zuten. Talde bizkaitarrak hurbitzeko aukera izan zuen, nahiz eta ez zuen asmatu izan zituen aukeretan. Porrot berri honekin txapelketatik kanpo geratu da. Hala eta guztiz ere, Premierreko  filialei aurre egiteko esperientzia — gehienak jokalari beteranoagoak dituztenak — oso baliotsua da harrobiko jokalari zuri-gorri gazteentzat, bere prestakuntzan hazten jarraitzen baitute. Abenduaren 3an West Ham bisitatuko dute azken norgehiagokan.