FK Partizan - Athletic Club
Jardunaldia 3

FK Partizan - Athletic Club

FK Partizan
FK Partizan
02
Athletic Club
Athletic Club
  • Raúl García 32'
  • Beñat 85'

KokapenaStadion FK Partizan , Belgrado

Ezbairik gabeko garaipena

FK Partizanek 0-Athletic Clubek 2 Athletic Clubek 0-2 irabazi dio FK Partizani serbiarren estadioan UEFA…

Athletic Club

FK Partizanek 0-Athletic Clubek 2

Athletic Clubek 0-2 irabazi dio FK Partizani serbiarren estadioan UEFA Europa Leagueko Multzoen Faseko hirugarren jardunaldian. Raul Garciak, lehen zatian, eta Beñatek, bigarrenean, gure taldearen golak egin dituzte etxetik kanpoko denboraldiko lehen garaipena erdiesteko. Ezbairik gabeko garaipena izan da, hasieratik amaiera arte zurigorriak nagusi izan baitira isiltasuna ezagutu ez duen Partizan Stadionean.

Puntuak beharrezkoak ziren multzoan bizirik segitzeko eta orlegiz jantzitakoak lehen minututik etxekoen atea bilatu dute. Lehen gola Raul Garciak buruz lortu du De Marcosen erdiraketa bikaina errematatuz eta hortik aurrera Partizan aurrerapausoa ematen saiatu da.

Bigarren zatian, hala ere, zurigorriek ekimenari eutsi diote eta minutuak aurrera joan ahala gero eta aukera gehiago izan dute abantaila handitzeko. Kezka ager zitekeen, gol bat ez baita ezer ez futbolean, baina Beñatek mamuak uxatu ditu falta jaurtiketa zuzena bigarren gola bihurtuz.

Gauzak horrela Athletic Club multzoaren lidergoan dago sei punturekin, Partizanekin batera. Beraz, hemendik bi astera San Mamesen Partizanekin berarekin jokatuko den norgehiagoka berebiziko garrantzia izango du otsailean lehiaketan segitu ahal izateko.

Dena den, Liga berriro ate joka daukagu: astelehenean bertan Gijongo Real Sporting bisitari datorkigu eta.