Athletic Club - AZ Alkmaar
Jardunaldia 6

Athletic Club - AZ Alkmaar

Athletic Club
Athletic Club
22
AZ Alkmaar
AZ Alkmaar
  • 43' Kike Sola
  • 47' San José (p.)
  • van Overeem 26'
  • Janssen 89'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Berdinketa eta zozketaren zain

Athletic Clubek 2 AZ-k 2 Athletic Clubek eta AZ-k bina berdindu dute San Mamesen. Kike…

Athletic Club

Athletic Clubek 2 AZ-k 2

Athletic Clubek eta AZ-k bina berdindu dute San Mamesen. Kike Sola eta San Jose (penaltiz) golegileak izan dira. Van Oveeremek eta Janssenek egin dituzte bisitarien golak.

Berdinketarekin amaitu da Multzoen Fasea golen emozioa baino izan ez duen norgehiagokarekin. Hasiera hotza izan da, zurigorriak berpiztu dira holandarren lehen golaren ostean eta ziztu bizian partida alde ipini dute. Hori bai, azken txanpa zoratzeko modukoa izan da, joaneko partidan bezala aukera egon da partida bideratzeko, baina baloiak langarekin tupust egin eta gero, AZ-k aldeko zoria izan du berdinketa ezartzeko.

Beste partida bat galdu barik eta zozketaren zain. Bertan balizko arerioak hamabi izango dira, honako hauek hain zuzen ere:
Fenerbahçe (TUR)
Sion (SUI)
Borussia Dortmund (GER)
Midtjylland (DEN)
Olympique Marseille (FRA)
Saint-Étienne (FRA)
Sporting Clube de Portugal (POR)
Fiorentina (ITA)
Anderlecht (BEL)
Sparta Praha (CZE)
Shaktar Donetsk (UKR)
Galatasaray (TUR)

Hauetariko batek San Mames bisitatuko du 2016ko otsailaren 25ean, baina berehala, ia atsedenaldirik gabe, erronka handia igandean Vicente Calderonen Atletico Madrilen aurka. Liga bueltan dago eta.