Olympique Marseille - Athletic Club
Final hamaseirenak

Olympique Marseille - Athletic Club

Olympique Marseille
Olympique Marseille
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Aduriz 54'

KokapenaStade Vélodrome , Marsella

Lehendabiziko urratsa eta, gainera, etxetik at

Olympique Marseillek 0 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 0-1 irabazi dio Olympique Marseille taldeari Vélodrome…

undefined

Olympique Marseillek 0 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 0-1 irabazi dio Olympique Marseille taldeari Vélodrome Estadioan. Aritz Adurizek gol izugarria sartu du areaz kanpotik 54. minutuan eta astebete barru San Mamesen jokatuko den norgehiagokari abantailarekin ekingo diote zuri-gorriek.
Lehen zatia laua izan da oso, talde biek ahalegin nahikoak egin dituzte arerioa neutralizatzeko eta ia ez da aukerarik ikusi.

Bigarrenean, aldiz, mugimendu gehiago nabaritu da area bietan. Williamsek lehen abagunea izan du, baina Adurizek, Sabinen buruko lagapena jasoz, jardunaldiko gola egin du boleaz izugarrizko zartakoa sareetara bidali duenean.

Hortik aurrera Athleticek zulo gehiago aurkitu ditu, baina ez du asmatu ate aurrean. Etxekoek, aldiz, gora joaten saiatu dira, baina Balenziagak desbideratu ondoren zutoinean jo duen jaurtiketa bat kenduta, ezin izan dute gure taldearen defentsako lana gainditu.
Zaila izango den itzulikoaren zain -Beñat txartelengatik baja izango da-, igandean Ligan erronka interesgarria datorkigu Real Sociedaden bisitaldiarekin, baina orain atsedenaren txanda da partidara sasoian heltzeko.