Athletic Club - Olympique Marseille
Final hamaseirenak

Athletic Club - Olympique Marseille

Athletic Club
Athletic Club
11
Olympique Marseille
Olympique Marseille
  • 81' Sabin Merino
  • Batshuayi 40'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Berdinketa eta hurrengo zozketara

Athletic Clubek 1 Olympique Marseillek 1 Athletic Clubek bana egin du Olympique Marseille taldearen aurka…

undefined

Athletic Clubek 1 Olympique Marseillek 1

Athletic Clubek bana egin du Olympique Marseille taldearen aurka San Mamesen Rafa Iriondo zenari omendu zaion egunean. Sabin Merinok gure gola egin du bigarren zatiaren azken txanpan, Batshuayik lehen zatian egin duena berdintzeko. Zuri-gorriek aurrera segitzen dute joaneko zero eta batekoa kontuan hartuta eta Nyonen egingo den zozketan egongo dira UEL-ko 16 talde onenen artean.

Lehen zatia bisitariena izan da argi eta garbi, nahiz eta gola Athletic hobekien zegoen tartean heldu den. Bigarren zatian, aldiz, gure taldea sendoago zelairatu da eta frantziarrek askozaz atzerago jokatu behar izan dute. Azkenean ezina ekinez egina Sabin Merinoren burukada bikainak sailkapena eman du.

Hamaseiko errondaren arerioa bihar ezagutuko bada ere, igandean Ligaren erronka daukagu berriz ere, kasu honetan Valentzian.