Bartzelona VS Athletic Club 2021-1-31 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
21. Jardunaldia

Bartzelona2 : 1Athletic Club

Messi20'
Griezmann74'
Jordi Alba49'(b.a.)
Laburpen bideoa
Estadioa
Camp Nou
Herria
Barcelona
Data
31/01/2021
Ordua
21:00
Data eta ordua
2021-1-31 - 21:00

Porrota Camp Noun

Athleticek azken ordu laurdenean bakarrik galdu du Griezmannen gol batengatik (2-1) hobeto zegoenean

2021ko urt. 31a

Athletic Clubek 2-1 galdu du FC Bartzelonaren aurka Camp Noun. Lehoiek azken ordu laurdenera arte eutsi zuten berdinketarekin, baina jokaldi landu batean Griezmannek zuri-gorrien ilusioak zapuztu zituen. Taldeak amaitutzat eman dio ondoz ondoko bost garaipenen sasoi onari. Orain arte, Koemanen taldea izan da zuri-gorriei Marcelinoren aginduetara irabazi dien bakarra, baina Athleticek Superkopa Barçari irabazi zion finalean.

Lehen zatia katalanek kontrolpean izan zuten, eta gainera Simonek Messirekin buruz buruko batean eskuarekin baloia atera zion partida hasi eta minutu gutxira, baina Athleticek puntu bat lortzeko meritua egin zuen bigarren zatian. Leok, eztabaida sortu zuen falta baten ondorioz, etxekoei aurretik jarri zien markagailuan area ertzean egindako jaurtiketan. Eta gero Dembèlèk beste aukera bat izan zuen lehen zatia amaitzean.

Bigarrenean lehoiak ausartago izan ziren, eta 48. minutuan Raul Garciaren erdiraketa batean, Jordi Albak bere atean sartu zuen, De Marcosek bere ondoan presioa egin ondoren. Yuriren barneraldiek izutu egiten zuten, baina Simon atezain handiz mozorrotu zen Pjanicek hurbil-hubiletik egindako burukada desbideratzeko.

Athletic eroso sentitzen zen baina baloia alde batetik bestera mugitu ondoren kolpe gogorra etorri zen. Minguezaren ezusteko agerpenak Griezmanni baloia eman eta 2-1ekoa egin zuen area barruan. Williams berdinketa egiteko zorian egon zen Yuriren erdiraketa bikain batean eta Ter Stegenek kornerrera bildai zuen Raulen eskuinkada. Talde zuri-gorria zutik hil zen.