Juvenil División de Honor - UD Las Palmas
Final laurdenak

Juvenil División de Honor - UD Las Palmas

Juvenil División de Honor
Juvenil División de Honor
10
UD Las Palmas
UD Las Palmas
  • 16' Marín

KokapenaLezama 2 , Lezama

Gazteak A taldea, Las Rozaserako bidean

Athletic Clubek garaipena lortu du UD Las Palmasen aurka eta ekainaren 1etik 4ra Las Rozaseko Kirol Hirian jokatuko den Gazteen Ohorezko Mailako Txapeldunen Kopako Azken Faserako sailkatu da

undefined

Athletic Club Gazteen Ohorezko Mailako Txapeldunen Kopako Fase Finalean egongo da gaur Lezaman UD Las Palmasi irabazi ondoren. Marinen gola nahikoa izan zen sailkapen hori lortzeko eta ‘Lauko Finaleko’ finalerdietan Real Betis Balompieren aurka jokatzeko. Azken fasea Las Rozaseko Kirol Hirian jokatuko da eta, neurketa honen antzera, partida bakarrera jokatuko dira, ekainaren 1etik 4ra.

Norgehiagokako lehen minutuak tantoz tantakoak izan ziren, baina berehala bi taldeak erasora joan ziren. Zuri-gorriek arriskua sortzen zuten erdiraketak areara zintzilikatuz, eta horrek zailtasunetan jartzen zuen atezain aurkaria. Hain zuzen ere, ezkerretik egindako erdiraketa bati esker, jokaldi korapilatsua sortu zen area barruan, eta Marinek ez zuen aukera alferrik galdu Jon Solaunen taldea buruz aurretik jartzeko. Baina, etxeko taldeak baloiaren kontrola zuela zirudienean, Las Palmasek aurrerapausoa eman zuen azken minutuetan eta Peñalver atezaina kinka larrian jarri zuen. Hala ere, atezain zuri-gorriak hiru geldiketa bikain egin zituen eta berdinketaren gola ekidin zuen.

Bigarren zatian, talde horiaren Saliou aurrelariak jaurtiketa gogorra egin zuen area kanpotik, baina, beste behin, Peñalverrek Athletic Clubeko altzariak salbatu zituen. Kanariarren txinparta gutxi batzuk kenduta, Athletic Clubek jokoa eta baloiaren jabetza kontrolatu zituen eta ez zuten estuasun handirik pasatu. Zuri-gorrien defentsa ez zen urduri jarri UD Las Palmasen amaieraren aurrean eta golik jaso gabe eutsi zion. Luzapenean, Saliouk markagailua berdintzeko abagunea izan zuen, baina Peñalverrek, gelditu ikusgarri batekin, 1-0ekoa eutsi zuen markagailuan. Horrenbestez, 90 minuturen ostean, Athletic Clubek garaipena eta sailkapena lortu zituen Gazteen Ohorezko Mailako Txapeldunen Kopako azken faserako.