Juvenil División de Honor - FC Barcelona
Final laurdenak

Juvenil División de Honor - FC Barcelona

Juvenil División de Honor
Juvenil División de Honor
00
FC Barcelona
FC Barcelona

KokapenaLezama 2 , Lezama

Athletic nagusi batek gertu izan du garaipena Barçaren aurka

Zuri-gorriak gehiago izan dira, baina markagailua irekita geratu eta finalerdietarako txartela datorren igandean erabakiko da (16:00) Johan Cruyff zelaian

Athleticek hutsean berdindu du FC Barcelonaren aurka Lezaman jokatu den Gazteen Txapeldunen Kopako final-laurdenetako joaneko partida. Zuri-gorriak La Masiakoak baino gehiago izan dira, baina atezainaren neurketa onak garaipena eragotzi du. Finalerdietarako txartela, igande honetan, 16:00etatik aurrera, Estadi Johan Cruyffen, erabakiko da.

Lehen zatia zuri-gorria izan da. Santosek, Athleticeko atezainak, ez du gehiegi arriskatu behar izan talde kataluniarraren abagune xumeen aurrean. Aitzitik, etxeko taldeak lau aukera izan ditu kanporaketan aurretik jartzeko. Olabarrieta eta Canales urrutitik saiatu dira, Montero korner baten irteeran, baina argiena Vicandirentzat izan da. Eskuin hegaletik banakako jokaldi eder baten ondoren, Astralaga atezainak gola gelditu dio.

Bigarren zatian, lehen abisua Athleticentzat izan da berriro, Alboniga-Menorrek urrunetik probatu saitu da zorte handirik gabe. Olabarrietak ere ezker hegaletik baloi bat gurutzatu du, baina golak ez du iritsi nahi izan. Txus Vizcay eta Belategiren irteerarekin, Athleticek erritmoa areagotu eta abagune argiak izaten jarraitu du. Vizcayk berak, burukada baten bidez, eta Canalesek, area txikian egindako jaurtiketa baten bidez, FC Barcelona presionatzen jarraitu dute. Amaierarako 15 minutu falta zirenean iritsi da talde bisitariaren abagunerik argiena. Iliasek buruz burukoa izan du Santosen aurrean, honek gol-pasea egitea bilatu du, baina Ander Fernandez oso azkar ibili da aukera bere horretan amaitzeko. Vicandiren azken aukerak ere ezin izan du Astralaga gainditu, kataluniarren atezainak garaipenaren gola zirudiena ekidin du.

Markagailua ez da mugitu eta Gazte mailako Txapeldunen Kopako finalerdietarako txartela datorren igandean (16:00etan) Johan Cruyff zelaian erabakiko da. Itzuliko neurketaren zuzenekoa ere, gaur antzera, athleticzaleek Youtube Athleticen bidez jarraitzeko aukera izango dute.

Final laurdenetako gainontzeko partidei dagokienez, hauek izan dira emaitzak:

  • Valencia CF 1-3 Real Betis
  • Atlético de Madrid 0-2 Real Madrid
  • Las Palmas 5-0 RC Celta