FC Barcelona - Juvenil División de Honor
Final laurdenak

FC Barcelona - Juvenil División de Honor

FC Barcelona
FC Barcelona
01
Juvenil División de Honor
Juvenil División de Honor
  • Alboniga 18'

KokapenaJohan Cruyff , Sant Joan Despí

Txapeldunen Kopako finalerdietara

Gazte zuri-gorriek FC Barcelona etxetik kanpo gainditu dute Alboniga-Menorren gol bakarrari esker

Gazte Mailako Athletic Clubek Gazteen Txapeldunen Kopako Lauko Finala jokatuko du maiatzaren 17tik 20ra Estadi Johan Cruyffen FC Barcelona mendean hartu ondoren. Alboniga-Menorrek lehen zatian erdietsitako gola nahikoa izan da talde honek hitzordu garrantzitsuetan trebatzen jarraitzeko. Lehoikumeek Real Betisen aurka neurtuko dituzte indarrak finalerdian asteazkenean, hilak 17, 12:00etan Las Rozaseko Futbolaren Hirian. Beste kanporaketa UD Las Palmasek eta Real Madridek jokatuko dute 16:30etik aurrera.

Norgehiagoka oso bizia izan da, hasieratik bukaerara arte. FC Barcelona saiatu da zelaiaren abantaila baliatzen, baina Athletic sendo mantendu da etxekoen ahaleginen aurrean. Egia da Santosek lanak izan dituela lehen minutuetan Aleix Garridoren, lehen taldearekin debuta egin duen jokalariaren, eta Unai Hernandezen jaurtiketak gelditzeko. Hala ere, bilbotar gazteen erantzuna azkarra eta sendoa izan da. Alboniga-Menorrek Ander Fernandezen lerro arteko pase bikaina aprobetxatu du Astralaga gainditu eta Athletici abantaila emateko. Ordutik aurrera, Bittor Llopisen mutilek hobera egin dute eta lehen zatian nagusi izan dira lehen 45 minutuen amaieran abantailarekin joateko.

Bigarren zatian, etxeko taldea berdinketaren bila zelairatu da eta zuri-gorrien atzealdea estu eta larri jartzea lortu dute. Nil Corderok, aldageletatik pasa ondoren egindako aldaketetako batek, baloia zutoinera bidali du, eta arrisku handi beste jokaldi batean, Aleix Garrido ez da gutxigatik berdinketaren gola egitera iritsi. Baina, berriro ere, heldutasun handia erakutsiz, talde zuri-gorriak partida lasaitu du markagailua kontrolpean edukitzeko. Nil Corderoren abagune azkar batek bakarrik jarri du estutasunetan azken minutuetan Gazteen Athletic Club, baina ezin izan du berdinketaren gola gauzatu. Gauzak horrela, Athleticen gazteek neurketa irabazi eta, ondorioz, Gazteen Txapeldunen Kopako finalerdietarako sailkapena eskuratu dute. Zalantzarik gabe, esperientzia aberasgarria eta oso zorrotza izango da Athleticen Gazteak A taldea osatzen duten jokalarientzat.