Real Betis - Juvenil División de Honor
Finalerdia

Real Betis - Juvenil División de Honor

Real Betis
Real Betis
20
Juvenil División de Honor
Juvenil División de Honor
  • 77' Assane
  • 82' Reina

KokapenaCiudad del Fútbol , Las Rozas

Athleticek agur esan dio Gazteen Txapeldunen Kopari

Real Betisek bigarren zatiko bost minututan sartutako bi golek saririk gabe utzi dute Bittor Llopisen taldea

Athletic Club Txapeldunen Kopatik kanpo gelditu da finalerdietan Real Betisen aurka gol ondoren. Andaluziarrek bigarren zatiko bost minututan sartu dituzte partida bi golak eta erabakita utzi dute norgehiagoka. Lehoikumeak nagusi izan dira neurketako zati askotan, baina ez dute saririk aurkitu. 

Bittor Llopisen jokalariak indartsu atera dira Las Rozaseko Futbol Hirian. Zortzigarren minutuan Vicandik baloia ate barrura bidali du, baina epaileak jokaldia baliogabetu du jokoz kanpo estu-estu bategatik. Athleticen lehen abisua izan da, eta Josanen ate ingurura berriz arriskurarekin iritsi dira Vizcayren jaurtiketa batekin. Aurrelairaren saiakera ozta-ozta joan da gora. Betisek men egin du zuri-gorrien presio altuaren aurrean, eta apenas jokatu ahal izan dute ezer lehen zatian. 

Andaluziarrak beste martxa batekin irten dira aldageletatik igaro ostean eta indarrak orekatu egin dira Las Rozasen. Hala ere, Athletic izan da berriz, Alboniga-Minorren jaurtiketa batekin, abisua eman duena. 

Lezamakoak behin eta berriz saiatu dira, baina Assan, Real Betiseko golegilea, izan da berdinketa hautsi duena 77. minutuan, bigarren zutoinean buruz egindako ziztada batekin. Lau minutu geroago, Reinak partida erabakita utzi du talde andaluziarraren mesedetan. 

Ez da gehiagorako astirik egon. Athleticek agur esango dio Txapeldunen Kopari, berdegunean sentsazio oso onak utziz, joko erakargarria eta oso lehiakorra eginez jubenilen mailan Estatuko talde onenen aurka. Horrela, lehoikumeek amaiera eman diote denboraldi bikain bati, non Gazteen Ohorezko Maila irabazi duten eta, batez ere, Lauko Final bi final jokatu dituzten, aurrerapauso handia emanez etorkizuneko lehoien formakuntzan.