Gazteak Ohorezko Maila - RC Deportivo
Final zortzirenak
Gazteen Kopa

Gazteak Ohorezko Maila - RC Deportivo

Gazteak Ohorezko Maila
Gazteak Ohorezko Maila
10
RC Deportivo
RC Deportivo
  • 77' Unamuno

KokapenaLezama 2, Lezama

Athleticek Depor gainditu du eta gazteen Kopako final-laurdenetarako sailkatu da

Zuri-gorriek sufritzen jakin dute eta RC Deportivo gainditu dute Lezaman Oier Unamunoren golari esker

Athletic Clubek Gazteen Kopako final laurdenerako txartela lortu du gaur arratsaldean Lezaman, RC Deportivo gaindituta. Oier Unamunok azken txanpan sartutako gol bakarti batek partidak zuri-gorrien alde egiteko balio izan du. Norgehiagoka parekatua izan da oro har eta Lezamakoak apurka apurka joan dira hobetzen. 

Lehen zatian ez da ia hurbilketa aipagarririk egon, baina aldageletatik itzuli ondoren erritmoa handitu egin da berdegunean. Bisitariak ekimena eramatera pasa dira eta bi baloi zutoinera bidali dituzte. Hala ere, geldikako ekintza batean, Oier Unamuno kapitainak, aurretik bi aukera argi izan dituenak, agerian utzi du bere abilezia atezain galiziarra gainditzeko eta Lezaman poza pizteko.

Orain Adrian Estevek zuzentzen duen taldeak hurrengo kanporaketarako aurkariaren zain dago. Aurkaria bihar Bartzelonak eta Dammek jokatuko duten partidan erabakiko da.