Juvenil División de Honor - RCD Mallorca
1/4 (Joanekoa)Gazteen Ohorezko Maila

Juvenil División de Honor - RCD Mallorca

Juvenil División de Honor
Juvenil División de Honor
10
RCD Mallorca
RCD Mallorca
  • 51' Ellakuria

KokapenaLezama 2 , Lezama

Athleticek abantaila hartu du Txapeldunen Kopako final-laurdenetan

Jon Solaunek zuzendutako Gazteen taldeak Mallorcari irabazi dio Lezaman jokatutako joaneko partidan, Ellakuriaren golari esker

Athletic Clubek abantaila hartu du Gazteen Txapeldunen Kopako final-laurdenetako kanporaketan. Jon Solaunek zuzentzen duen taldeak Mallorcari irabazi zion Lezaman Ellakuriaren golari esker, itzulerako neurketari begira abantaila handiagoa izan zezakeen partida bikaina jokatu ondoren.

Zurigorriek lehen zati oso ona erdietsi zuten. Golak bakarrik falta izan ziren. Aukera gehiago izan zituzten aurretik jartzeko, baina susto handia hartu zuten ere Olaizolak, zelai erditik, baloia langaren kontra jo eta Pagazartundua ezustean harrapatu ondoren. Aldaratzean, atezaina bikain aritu zen Woiskiren saiakera zapuzteko. Hortik aurrera, etxekoek aukera argiak izan zituzten Beñat Garcia, Gift edo Oyonoren botetan.

Bigarren zatia hasi ondoren, Athleticek golaren saria lortu zuen. Ellakuriak ez zuen barkatu Joan Polen aurrean eta harrobiko jokalari zuri-gorriak aurretik jarri zituen. Mallorcak aurrerapausoa eman zuen eta bi taldeen arteko aukerak tartekatu ziren. Azken minutuetan Athleticek Goñiren botetan errenta handitu zezakeen, baina gol bateko abantailarekin joango da Mallorcara. Datorren astean, kanporaketaren bigarren partida.